Usurbilgo Sortu: “Xua, Olatz, M. Karmen eta Patxirentzat babes eta besarkada maitakorrenak”

sortu

Usurbilgo Sortuk Olatz Lasagabaster eta Patxi Urangak urtarrilean izan zuten Xua alabaren jaiotzari ongi etorria eman dio Noaua! astekarian kaleratutako gutunean. Era berean, alaitasunez ospatu behar zena gazi-gozoa bilakatu dela azpimarratu du Sortuk, Mari Karmen, Olatzen amaren osasun egoera dela eta.

Mari Karmen Anza urtarrilaren 19az geroztik Valentziako ospitaleko ZIUn (UCI) dago. Bere alaba eta hiloba Xua jaioberria Alacanteko espetxera ikustera joan zen egunean gaizki sentitu eta urgentziaz ingresatu egin zuten. Orduz geroztik Valentziako ospitalean dago.

Usurbilgo Sortu

Borreroaren aurpegiak…

“Aspaldian zain ginen Xua, Olatz eta Patxiren alabaren jaiotzari ongi etorria emateko. Tamalez ordea, pozarren ospatu nahi genuen ekimena gazi-gozoa bilakatu zaigu Mari Karmenen (amonaren) osasun egoera dela eta.

Sarritan atera gara plazara euskal preso politikoei eta senideei sakabanaketarekin aplikatzen zaien zigor bikoitza salatzera. Gaur ere hori adierazi nahi dugu idatzi honen bitartez, Usurbilgo herritarren aurrean: Mari Karmen, bere alaba eta biloba bisitatzera joan eta bertako ospitale batean (Valentzian) ingresatu behar izan zuen larriki gaixotu zelako, Euskal herritik eta bere senide eta lagunengandik urrun, egoera honek sortarazten dituen eragozpen guztiei aurre egin beharrean. Berriro ere estatuaren biolentziak, bakerako eta konponbiderako urratsei muzin egin eta bere aurpegi zital eta mendekatzailea erakutsi digu presoen eta senideen eskubideen zapalkuntzan, garaile eta garaituen errelatoa inposatu nahian.

Berrikitan Usurbilen burututako Kalera, Kalera!! ekimenaren kriseiluaren argia Euskal Herri osora hedatu denean dei egiten diegu herriko eragile, instituzio eta herritar orori presoak kaleratzearen alde eta urteetako gatazka politikoaren konponbidean indarrak batu eta elkarlanean urrats berriak eta konpromisoak burutzeko.

Azkenik, Xua, Olatz, Patxi eta Mari Karmeni une zaila bizitzen ari zareten honetan, samin guztien gainetik gure animu eta besarkada maitakorrenak helarazten dizkizuegu. Eta bereziki zuri Xua guk izan duguna baino Euskal Herri aske eta hobeago bat izan dezazun lanean jarraituko dugu. Borreroaren mila aurpegiek ez dezatela gure irribarrea itzali. Presoak kalera!!!”

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s