Larunbatean zubietarrek M7ko herri galdeketaren berri emateko agerraldi jendetsua egingo dute

zubieta-galdeketa

Maiatzaren 7an Usurbilen, Lasarte-Orian edota Urola Kostan erabakitze eskubidearen inguruko galdeketak antolatuko dira. Zubietan ere galdeketa propioa egingo dutela jakin dugu. Martxoaren 4an (larunbata), eguerdiko 12:00etan, Zubietako errebote plazan jendaurreko ekitaldia egingo da galdeketaren berri emanez eta argazki herrikoia ere aterako dute. Era berean agaldeketaren izena, logoa eta manifestua aurkeztuko dira.

“Zubietak bere herri izaera baduela garbi daukagu. Behingoz, herri gisa agerraldi publiko eta aldarrikatzailea egitera goaz: zubietarrok gure galdeketa propioa antolatuko dugu. Zergatik? Euskal herritarrok nazio garen bezalaxe, zubietarrok ere herri bat garela aldarrikatuko dugu; eta Euskal Herriaren etorkizunaz erabakitzea euskal herritarroi dagokigun heinean, zubietarrok gure aletxo propioa jarriko dugu”.

Zubietako galdeketa antolatzen dabilen lan taldea asteartetan (19:00etan Kaxkapen) biltzen dela adierazi du: “Galdeketa antolatzen lagundu nahi duenarentzat, ateak zabalik daude”.

Herriz herri erabakitzen

ged-mapa

Ehun herri baino gehiagotan aurreikusten dira galdeketak, 2017an. Eta tartean egongo da data horietatik kanpo egingo duenik ere.  600.000 herritar baino gehiago bizi diren eremuetara iritsiko dira galdeketak:

  • Martxoak 19: Astigarraga-Hernani, Oiartzualdea (Errenteria, Lezo,Oiartzun, Pasaia), Tolosaldea (Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Villabona, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz. Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Zizurkil) eta Larrabetzu.
  • Apirilak 2: Busturialdea (Bermeo, Busturia, GernikaLumo, Nabarniz, Forua, Kortezubi, Muxika, Kanala).
  • Maiatzak 7: Arrigorriaga, Debabarrena (Deba, Eibar, Elgoibar, Mendaro, Mutriku, Soraluze), Durangaldea (Abadiño,Durango, Elorrio, Zornotza), LasarteOria, Usurbil, Zubieta, Lea-Artibai (Aulesti, Amoroto, Berriatua, Etxebarria, Markina-Xemein, Mendexa, Munitibar, Lekeitio, Ondarroa, Ziortza-Bolibar), Legutio, Orozko, Uribe Butroe (Arrieta, Bakio, Gamiz-Fika, Gatika, Maruri-Jatabe, Meñaka, Mungia), Uribe Kosta (Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela, Urduliz), Urola Kosta (Aizarnazabal, Azkoitia, Errezil, Getaria, Orio, Zarautz, Zestoa, Zumaia) eta Zeanuri.
  • Ekainak 18: Basaburua (Aizarotz, Arrarats, Beramendi, Beruete, Erbiti, Gartzaron, Igoa, Ihaben, Itsaso, Jauntsarats, Orokieta-Ola, Udabe), Bortziriak (Arantza, Bera, Lesaka, Igantzi, Etxalar), Imotz (Eraso, Etxaleku, Goldaratz, Latasa, Muskiz, Oskotz, Urriza, Zarrantz), Mendialdea (Araitz, Arano, Areso, Betelu, Goizueta, Larraun, Leitza, Lekunberri) eta Sakana (Altsasu, Arbizu, Arruazu, Iturmendi, Irurtzun, Lakuntza, Olazti, Uharte Arakil, Urdiain, Ziordia).

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s