Nazioarteko Emakumeen Egunari begira hainbat ekimen antolatu dira Usurbilen

m8

Martxoaren 8an (asteazkena) Nazioarteko Emakumeen Eguna ospatuko da eta dagoeneko Matrakak Usurbilgo Talde Feministak eta Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak hainbat ekimen antolatu dituzte martxoak 10, 12 eta 18rako. Aurretik ere bada urtero egiten den beste ekimen esanguratsua: 28. Lilatoia Donostian.

Martxoak 5, igandea

28. Lilatoia Donostian

28-lilaton

  • 09:00-12:00 Kontsigna zerbitzua Gipuzkoa plazan.
  • 09:45 Verdini Dantza Taldearen erakustaldia Donostiako Bulebarrean.
  • 10:00 Beroketa ariketak monitore batekin Bulebarrean bertan.
  • 10:30 28. Lilatoiaren abiatzea Donostiako Bulebarretik. Helmuga ere Bulebarrean. Ibilbidea: Donostiako erdigunean eta Gros ingurutik barrena.
  • 11:30 Sari banaketa Alderdi Ederren. Kategoriotako lehen hiru sailkatuak sarituko dituzte:
    – Juniorrak: 14-25 urte.
    – Seniorrak: 26-45 urte.
    – Beteranoak: 46-59 urte.
    – +60 urtetik gorakoak.
    – Hiru talde jendetsuenak ere sarituko dituzte.

Martxoak 10, ostirala

  • 21:00 “Testurak” bertso-afaria Artzabalen.
  • Bertsolariak: Onintza Enbeita, Uxue Alberdi eta Ane Labaka.
  • Gai jartzailea: Maite Berriozabal.
  • Menua: pikatzekoa, entsalada epela, entrekota eta gazta tarta. Edaria eta kafea.
  • Prezioa: 16 euro.
  • Txartelak: otsailaren 24tik aurrera, Aitzagan eta Bordatxon salgai.

Martxoak 12, igandea

  • 18:00 “En transito” dokumentala.
  • Tokia: Sutegiko auditorioa.
  • Zehaztasunak: Bidez Bide Elkartea, Donostiatik Gipuzkoa mailan lan egiten duen elkarte txikia da. Feminismotik lan egiten dute. Hori dela eta, Oscar Tejedor zinemagilearekin batera egin dute “En Tránsito” dokumentala. Lan honek zaintza lanak kokatzen ditu erdigunean, Latino Amerikatik EH-ra migratutako hainbat emakumeek, euren seme-alabekin ezartzen dituzten harremanak nolakoak diren eta zaintzaren gestioa nola egiten duten erakusten duelarik. Dokumentalak zaintza lanen kate globalek emakumeen bizitzetan duen eraginaz, amatasun transnazionaletaz edo zaintza lanen feminizazioaz hausnartzera eramaten du ikuslea.
  • Proiekzioaren ondoren, Soraya Ronquillo entzuteko aukera egongo da.
  • Oharra: dokumentala gaztelaniaz izango da.

Martxoak 18, larunbata

  • 10:00-14:00 / 15:30-19:30 Autodefentsa feminista tailerra Potxoenean.
  • Izen ematea aurrez, Usurbilgo Udalaren Parekidetasun Sailean:
    943 377 110 edo parekidetasuna@usurbil.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s