Igandean Usurbilgo alkate eta zinegotzien agerraldia egingo da M7ko galdeketa babesteko

herritzartu logoa

Igandean (martxoak 5) Usurbilgo Herritzartu Elkarteak maiatzaren 7ko galdeketa babesteko ekitaldi berezia egingo du;  1979. urteaz geroztik zinegotzi eta alkate izan diren usurbildarren hainbat udal ordezkariek babesa adieraziko diote eta ondoren taldeko argazki aterako da. Ekitaldia eguerdiko 12:00etan egingo da, Joxe Martin Sagardia enparantzan (udaletxe aurreko plazan).

Herritzartu: “1979. urtetik hona ia legegintzaldi guztietan plazaratu izan du Usurbilgo Udalbatzak gehiengo osoz, erabakitzeko eskubidearen aldeko iritzia. Gure ustez, oso garrantzitsua da urte hauetan guztietan herrian ardura instituzionala izan duten hautetsiak batzea, alderdi guztietakoak, manifestuari beren atxikimendua emateko eta Maiatzak 7ko galdeketari, denen arteko argazki baten bidez, bultzada emateko. Ziur gaude ekimen honek eta argazki horrek herritarrak izugarri poztuko dituela. Gure arteko ezberdintasun politikoak alboratu eta batzen gaituen erabakitze eskubidearen alde elkarrekin jarduteak eskubide honek behar duen ezinbesteko bultzada dela ulertzen baitugu”.

3 galdera posible hautatu dira

Maiatzaren 7rako galdeketa adosteko Herritzartu lanean dihardu. Otsailaren 17ra arte galderak proposatzeko aukera egon zen eta jasotako ekarpenen artean galdera adosteaz arduratzen ari den taldeak 3 galdera posible hautatu ditu aho batez. Orain, helburua, herritarren iritzia jasotzea da. Martxoaren 12ra arte hiru galdera hauetakoren bat hautatzeko aukera egongo da:

  • Nahi al duzu Euskal Herria estatu independentea izatea?
  • Ados al zaude euskal estatu independentea sortu, garatu eta babestearekin?
  • Nahi al duzu euskal estatu libre bateko herritarra izan?

Galdera adosteko prozesua

  • Martxoaren 12ra arte herritarrek proposatu diren 3 galderetako bat hautatzeko aukera izango dute.
  • Ondoren, Talde Sustatzaileak behin betiko galdera zehaztuko du.
  • Martxoaren 19an, hautatutako galdera plazaratuko da jendaurreko ekitaldi bidez.

martxoko Agenda

  • Martxoak 5, igandea: 12:00etan 1979tik gaur arte Usurbilek izan dituen alkate eta zinegotzien atxikimendu ekitaldia eta argazkia egingo da Jose Martin Sagardia enparantzan.
  • Martxoaren 12ra arte herritarrek proposatu diren 3 galderetako bat hautatzeko aukera izango dute. Ondoren, Talde Sustatzaileak behin betiko galdera zehaztuko du.
  • Martxoak 19, igandea: Hautatutako galdera plazaratuko da jendaurreko ekitaldi bidez. 11:00etatik 15:00tara Galdeketa babesteko Hurbilago Elkarteak eta Herritzartuk elkarlanean tonbola antolatuko dute, Munalurrako Txapeldun taberna aurreko plazan ospatuko den 4. Bizi Kalearen baitan. Sariak egun horretan banatuko diren arren, errifak aldez aurretik erosi beharko dira euro baten truke, Bizi Kalea antolatzen duten tabernetan.

Lan taldeak

Maiatzaren 7ko galdeketa antolatzeko lan talde ezberdinak osatu dira eta Herritzartuk adierazi du talde hauetan herritar guztientzat ateak irekiak daudela: “Etorri gure bileretara, ateak zabalik daude eta denontzako egongo da zer egina. Gurekin harremanetan jarri besterik ez duzue”.

  • Galdera adosteko taldea: asteartea, 19:00etan.
  • Komunikazio taldea: asteartea 20:00etan.
  • Ekintzak antolatzeko taldea: asteazkena 18:30ean.
  • Finantziazioa: asteazkena 18:30ean.

Atxikimendua

gue10Otsailaren 5ean Usurbilgo Herritzartu Elkarteak deituta argazki erraldoia atera zen herriko frontoian.

Herritzartuk maiatzaren 7ko herri galdeketa babesteko atxikimendu kanpaina egiten ari da:  650 sinadura baino gehiago lortu dira, 400 herritarren argazki erraldoia atera da eta 30 eragile ezberdinen atxikimenduak ere lortu da: Herritzarturen manifestua

Prozesuan parte hartzeko bideak

  • 634 445 512 (whatsapp mezua)
  • usurbilgureeskudago@gmail.com
  • Facebook: Gure Esku Dago Usurbil
  • Twitter: @GureEskuDagoU
  • Etxez etxe banatuko diren esku-orrietan galdera egokiena aukeratu eta eskuorria, Herritzartuk martxoaren 3, 4 eta 5ean jarriko duen mahaiko kutxan sartuz.

Otsailaren 5ean egin zen argazki erraldoiaren bideoa.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s