“Izarrekin Sara Etxera” plataformak Donostiako manifestazioan parte hartzeko deia egin du

izarrekin

Ostegun honetarako (martxoak 2) Sara Majarenas euskal presoa eta bere alaba Izar banantzeko agindua eman dute. Egoera latz hau salatzeko ostegunean bertan Izarrekin Sara Etxera plataformak manifestazioa antolatu du “Ordu gutxitan Izar bere amarengandik bereiziko dute” lemapean. Manifestazioa Donostiako Bulebarretik hasiko da, arratsaldeko 19:00etan: “Etorri zure seme-alabekin, trikitixa, batukada, txaranga,… Izarri zorionak zuri kantatzen laguntzeko!”. Egoera salatzeaz gain Majarenas aske utzi dezaten eskatuko da:

Sara Majarenasek Picassent, Valentziako kartzelara itzuli beharko du, eta horrek Izarri bigarren kolpe bat eragin diezaiokeela uste dute Majarenas askatzearen aldarriarekin bat egin dutenek.

Kontxi Ibarreta, Izarren amonaren testigantza

baldintza egokiak eskaini behar zaizkio

Urtarrilean labanaz eraso egin zion Izarri bere aitak. Ordutik, bere osasun fisikoak hobera egin duen arren ondorio psikologiko eta emozional larriak gainditzeko baldintza egokiak eskaini behar zaizkiola haurrari adierazi du Izarrekin Sara Etxera plataformak.

zigorraren hiru laurdenak beteak

Plataformak gogorarazi du Majarenasek jada zigorraren hiru laurden bete dituela, eta baldintzapeko askatasuna lortzeko baldintzak betetzen dituela.

Ezinbestekoa da Izar amarekin bizitzea

Iñaki Barrutia-Arregi haur psikologoak eta Luixa Reizabal EHUko Garapen Psikologikoko irakasleak asteartean egindako prentsaurreko batean esan zuten ezinbestekoa zela Izar bere amarekin bizitzea: “Izar babesik eta segurtasunik gabe sentitzen da orain”. Psikologoek azaldu dute bere ama dela Izarren atxikimendu irudi nagusia, lotura afektibo seguruak bermatzen dizkiona eta oinarrizko premia biologiko, afektibo eta kognitiboak asetzen dituena.

Izarrekin Sara etxera

“Izarrek, Sara Majarenas euskal presoaren alabak, kalean eta bere ondoan behar du ama. Indarkeria sexistaren biktima den haurra martxoaren 2an amarengandik banatuko dute. Egun horretan Izarrek hiru urte beteko ditu eta espetxe legeriak ez dio denbora gehiagoz amarekin espetxean egoten uzten. Banaketa lazgarri hau ekiditeko modu bakarra, hortaz, Sara Majarenas aske gelditzea da.

izarrekin1Urtarrilean aitak labanaz erasotu zuen Izar eta, geroztik, bere osasun fisikoak hobera egin du. Baina, zoritxarrez, jazotakoak ondorio psikologiko eta emozional larriak utzi dizkio haurrari: Izarrek trauma psikologiko garrantzitsu bat bizi du une honetan. Horregatik, Izarrek pairaturiko erasoaren larritasuna dela eta, berau gainditzen hasteko baldintza egokiak eskaini behar zaizkio haurrari. Hau da, Izarrek etxean, askatasunean eta bere erreferentzia nagusia den amaren ondoan gainditu ditzake soilik bere aitak eragindako zauri psikologiko sakonak. Bere ama baita umeari segurtasuna, babesa eta konfidantza eskeintzen dizkion pertsona bakarra. Halaber, une hauetan bere amarengandik urruntzea kolpe berri bat izango litzateke umearentzat. Hiru urtez, gau eta egun egon dira ama-alabak elkarrekin, eta, ondorioz, edozein umerentzat amarengandik aldentzea gogorra bada, are eta dramatikoagoa izango da kasu honetan.

Sara askatzea beharrezkoa ez ezik, posible ere bada. Izan ere, ezarritako zigorraren 3/4ak duela bi urte  eta erdi bete baitzituen, eta, beraz, baldintzapeko askatasuna erdiesteko baldintzak betetzen baititu. Alegia, Izarrek bost hilabete zituenetik kalean egon behar ziren biak, baina Sarari mendekua oinarri duen salbuespen lege bat aplikatzen ari zaizkio, baldintzapeko askatasuna erdiesteko beste edozein presori aitortzen zaion eskubidea ukatuz.

Sara aske gelditu ezean, Izarrek bigarren kolpe ba sufrituko du denbora gutxian. Sara aske gelditu ezean, martxoaren 2tik aurrera ama-alabak hilean behin eta ordu eta erdiz elkar ikusi ahal izango dute soilik. Eta, hau guztia gutxi balitz, Sara aske gelditu ezean, haurrak ehunka kilometro egin beharko ditu ama ikusteko, bere osasunari arrisku berri bat gehituz, Sara Picassenteko (Valentzia) espetxean baitago.

Honegatik guztiagatik, agiri hau sinatzen dugunok Sararen berehalako askatasuna eskatzen dugu. Izarren osasunagatik behar-beharrezkoa delako. Indarkeria sexistaren biktima delako. Gizatasunagatik, Izarrekin Sara Etxera”.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s