Mari Karmen Anza Valentziako ospitaletik Donostiako ospitalera ekarriko dute gaur gauean

murala4Arg.: Noaua!

Gaur, martxoak 1, Mari Karmen Anza (Olatz Lasagabaster preso usurbildarraren ama) Valentziako ospitaletik Donostiako ospitalera anbulatzian ekarriko dutela jakinarazi du Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak.

Gugandik 600 kilometrotara egon da Mari Karmen, urtarrilaren 19az geroztik Valentzian ospitaleratua, Xua biloba jaioberria (Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga presoen alaba) ezagutzera joan eta gaizki sentitu ostean. 33 egun pasa ditu bertako ospitaleko ZIUn (CIU). Pasa den ostegunean Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak Mari Karmenen osasun egoera pixkanaka hoberantz egin zuela adierazi zuen, bere kabuz arnasa hartzeko gaitasuna berreskuratuz. ZIUtik (UCI) atera eta Valentziako ospital bertako gela batera lekuz aldatu zuten.

Elkartasuna eta babesa Mari Karmeni

murala3Arg.: Noaua!

Pasa den ostiralean (otsailak 24) Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak, ohikoa duen azken ostiraletako elkarretaratzea burutu zuen. Oraingo honetan Zubiaurrenea kaleko mural berriaren ondoan egin zen elkarretaratzea. Bertan 120 herritar inguru bildu zen Mari Karmen Anzari eta bere senideei elkartasuna eta babesa emateko.

Usurbilen Nahi Ditugu bilguneko lagunek elkarrataratzea burutu aurretik Mari Karmenekin hitz egiteko aukera izan zuten eta bertan bere hitzak errepikatu zituzten:  “Ikaragarria izan da jaso dugun babesa. Denbora honetan guztian ezin nuen adierazi, baina hala sentitzen nuen. Eskerrik asko benetan denoi!. Esan usurbildarrei eskerrik asko, bihotz-bihotzez”.

Mural berria

Otsailaren 24an Usurbilen Nahi Ditugu  bilguneak antolatutako elkarretaratzean Zubiaurrenea kalean dagoen mural berria inauguratu zuen: “Halako muralak, horrelako kontzentrazioak, aspaldi egiten ditugun ekimen eta aldarrikapenak egin behar ez izatea. Horrek esan nahiko luke preso eta iheslari guztiak gure artean, etxean izango genituela. Ahalegin horretan jarraituko dugu tinko, denok batera lortu arte2.

Elkarretaratzean egon ezin izan zuten bi herritar ere gogoan izan zituzten; Olatz Lasagabasterren ama eta izeba, Mari Karmen eta Arantza Anza ahizpak. 

Larri gaixorik dauden presoen egoera

Larri gaixorik dauden presoen egoera, Oier Gomez eta Aitzol Gogorza, eta dispertsioaren ondorioz azken aldian senideek izandako istripuak salatu zituzten elkarretaratzean. Olatz Lasagabasterren espetxe berean dagoen Sara Majarenas eta Izar haurtxoaren egoera ere salatu zuten, berriz bereizi ditzaketelako.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s