Aginaga, Zubieta eta Usurbilgo gazteek martxoaren 3an eta 10ean batzarrak egingo dituzte

gazteakArg.: Aginaga, Usurbil eta Zubietako gazteak.

Otsailaren 17an Aginaga, Zubieta eta Usurbilgo gazteek antolatuta batzar irekia egin zen, gazteen arazoei irtenbidea emateko, dituzten kezka eta hutsuneei aurre egiteko alternatibak bilatzen hasteko. 2016ko abenduan Barañainen egin ziren Gazteraiki Topaketetan parte hartu zuten gazteek bideratu zuten saioa, Euskal Herri mailan lanean dabilen gazte mugimenduaren ikuspegi hori lehenengo pertsonan kontatzeko herriko gazteei. Gai guzti hauek lantzen jarraitzeko bi hitzordu finkatu dituzte martxoaren 3 eta 10erako: “Zuri ere, kezka hauek eta besteren batzuk aztoratzen bazaituzte, ez lotsatu, gerturatu, alternatiba elkarlanetik abiatuko dugu!

Bi lan talde

  1. Jaietako hutsuneei eta jai batzordeen arteko elkarlen bat bultzatzeaz hitz egin zen.
  2. Intereseko lanketa eremu ezberdinak identifikatu ziren.  Bi gai azpimarratu ziren: euskararen egoera eta kirol eredua.

Bi hitzordu

Martxoak 3, ostirala

  • 17:30 Gazteen batzarra Potxoenean: jai ereduen hausnarketa: “Jai ereduen inguruan hausnartzen jarraituko dugu. Identifikatutako arazo horiei buelta emateko hainbat tresna sortu eta martxan jarri nahiko genituzke, elkarlanean. Horregatik, jai batzorde guztiei luzatzen diegu deialdia, eta interesa duen edonor ere gonbidatua dago!”.

Martxoak 10, ostirala

  • 17:30 Gazteen batzarra Potxoenean: “Beste intereseko eremuak lantzen jarraituko dugu, eta batez ere, helburutzat ildoak jorratzeko ekimen eta ideia zehatzak proposatzea daukagu”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s