Usurbilgo Udalak ‘Operario 8″ motako bi lanposturentzako deialdi irekia egin du

usurbilgo+udalaUsurbilgo Udalak, lehiaketa-oposaketa irekiaren bidez, funtzionarien plantilan hutsik dauden ‘Operario 8’ motako bi lanpostu betetzeko deialdia ireki duela iragarri du, martxoaren 1etik martxoaren 21era arte.

Lan-jarduna

Lan-jarduna urtero Udalak zehazten duena izango da eta horretarako lanpostuaren izaera eta behar bereziak izango ditu kontuan.

Baldintzak

  • Europar Batasuneko kide diren estatuetako baten herritartasuna izatea.
  • 16 urte edukitzea eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean.
  • Eskola ziurtagiria edo baliokideren bateko titulua edukitzea.
  • C1 gidabaimena izatea.
  • Disziplina-espediente bidez inolako Administrazio Publikotatik kaleratuta ez egotea.
  • Zereginak egoki betetzea eragozten duen gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik ez izatea.
  • Ezgaitasun edo bateraezintasun egoeran ez egotea.
  • 1. hizkuntz eskakizunari dagozkion euskara-ezagupenak dituela frogatu beharko du.

Lan-poltsa

Hautagaiek lau azterketa igaro beharko dituzte:

  • Lehen ariketa teorikoa izango da (nahitaezkoa eta baztertzailea).
  • Bigarrena, teoriko-praktikoa.
  • Hirugarrena, berriz, praktikoa izango da. Laugarrenaren emaitza, azkenik, Gai – Ez Gai bezala emango da.

Oposizioaren proba guztiak gainditu eta izendatuak ez diren izangai guztiak lan-poltsa batean sartuko dira, lortu duten puntuazioaren araberako hurrenkerarekin, eta sail horretan sortzen diren aldian aldiko beharrak betetzeko erabiliko du Udalak.

www.usurbil.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s