Apirilerako egitarau zabala antolatu dute Independentista Sareak eta Gernika Batzordeak

Independentistak sareak Gernika batzordearekin batera apirilaren 16an (igandea) Aberrri Eguna Gernikan ospatuko dute eta dagoeneko prestaketa lanean hasiak daude.  Oraingo honetan Aberri Eguna Gernikako bonbardaketaren 80. Urteurrenarekin batera ospatuko da eta dagoeneko apirilerako antolatu dituzten ekimenen berri ematen dute.

“Aldarrikapena eta ospakizuna uztartuko ditu Aberri Egunak, eta egun osoko egitaraua izango da: aldarrikapena izango da nagusi eguerdiko 12:00etan Udaletxeko Plazan hasiko den manifestazioan eta amaieran Pasealekuan burutuko den ekitaldi politikoan. Ondoren, ospakizunaren txanda etorriko da eta, jai giroan, egitarau zabal eta oparoa izango da Gernikan gauera arte. Datozen asteotan, antolaketa lanetan aurreratu ahala, emango dugu egitarau zehatzaren berri”.

Egitaraua

Apirilak 6, osteguna

  • 19:00etan Astran, hitzaldi-eztabaida: “Gernikako bonbardaketa, historialarien ondorioak”.

Apirilak 16, igandea

  • Aberri Eguna. 12:00etan udaletxeko plazatik manifestazioa. Ondoren egunean zehar hainbat ekimen.

Apirilak 22, larunbata

  • 19:30ean Lizeo antzokian, antzezlana: “Ele!! Lorca-Lauaxeta”.

Apirilak 24, astelehena

  • 18:00etan Lizeo antzokian mahai ingurua-eztabaida: “Gernika: historia bizia eta oroimena”. Iñaki Egaña, Maria Gonzalez Gorosarri, Ingo Niebel eta Xabier Irujo.

Apirilak 25, asteartea

  • 19:00etan Elai Alai aretoan, elkartasun ekitaldia: “Katalunya-Euskal Herria”.

Apirilak 26, asteazkena

  • Bonbardaketaren 80. urteurrena.
  • 15:45tan sirena eta isilaldia.
  • 21:30ean kandelen manifestazioa.

Apirilak 28, ostirala

  • 18:00tan ibilaldia kalerik kale: historiaren markak.

Inforamzio gehiago: www.independentistak.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s