Goierri Birzirik plataformak deituta martxoaren 12an prentsaurreko masiboa Donostian

goierribizirik

Goierri Birzirik plataformak martxoaren 12rako (igandea) prentsaurreko masiboa deitu du Donostiako Gipuzkoa plazan “Birziklapenaren alde, Mutiloako zabortegiaren aurka” lemapean. Ekimena eguerdiko 12:00etan egingo da. Prentsaurrekora joateko deia zabaldu dute sare sozialen bidez Gipuzkoa osora. Goierririk autobusak antolatuko direla ere iragarri dute. Harremanetarako: goierribirzirik@gmail.com

urtean 102.000 tona zabor

Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak 2016ko irailaren bukaeran jakinarazi zuen Cespa enpresak Mutiloan daukan Lurpe isurtegira eramango dutela, 2017tik aurrera, Gipuzkoako zaborren zati handiena; hau da, urtean 102.000 tona zabor, hiru urtez, Zubietako erraustegia eraiki arte. Erabaki horrek kezka eta haserrea sortu du biztanle askorengan: zabortegiak ixten ari diren garaian San Marko, Urteta, Sasieta eta Lapatx itxi dira eta orain erabaki honekin zabortegi berri bat ireki nahi da Gipuzkoan.

Goierri Birzizik plataformak hainbat ekimen burutu ditu, milaka eta milaka herritar atera dira kalera zabortegiaren eta erraustegiaren beharrik ez dagoela eskatuz. Gabirian, Mutiloan eta Ormaiztegin sortu den atsekabe eta haserreari bidea emanez, hauxe adierazi die erakunde eta alderdi politikoei: “Herritarrei kalte egiten dien erabakia bertan behera utzi, eta konponbide partekatu, arduratsu eta azkarraren alde lan egiteko garaia dela”.

2016ko abenduaren 18an, Ormaiztegitik Mutiloako Lurpe isurtegira egindako manifestazioaren bideoa.

Datuak

Zabortegiak zuzenean kalte egingo liekeen hiru herrietako biztanle bakoitzak (Mutiloa, Ormaiztegi eta Gabiriako biztanle bakoitzak) batez beste 5,8 kilo errefusa sortzen du hilabeteko. Gipuzkoa osora hartuta biztanle bakoitzak 19 kilo. Hau da, eurek baino askoz ahalegin txikiagoa egiten dutenek eragindako arazoaren ondorioak jasan beharko dituzte Goierrin.

Goierri BirZirik plataformak inguruko udaletan mozio bat bultzatu du, eta hor konpromiso hau hartu dute udalek: errefusari gehienez 5,8 kiloko mugan eustea, hilabetean eta pertsonako, eta horretarako bilketa sistema aproposa ziurtatzea. Neurri hori Gipuzkoa guztian ezarriz gero, urtero sortzen den errefusa kopurua 165.000 tonatik 50.000 tonara jaitsiko litzateke: “etxeetako hondakinak behar bezala sailkatzea derrigorrezkoa da. Izan ere, gehiago eta hobeto birziklatu behar da, errefusa gutxitzeko”.

Informazioa

goierribizirik1

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s