Asteazkenean “Nola irudikatzen duzu ametsetako Zubieta?” herri batzarra Zubietako Kaxkapen

Asteazkenean (martxoak 8) Zubietako Herri Batzarrak “Nola irudikatzen duzu ametsetako Zubieta?” izenburupean batzarra antolatu du. Batzarra arratsaldeko 18:30ean izango da, Zubietako Kaxkape egoitzan. Batzar honen helburua zubietarrekin parte hartze prozesu bat osatzea da, etorkizuneko Zubieta diseinatzeko parte hartze prozesua hain zuzen ere:

  • Eremu ezberdinei loturiko gaiak landuko dira.
  • Zubietarrek dituzten iritzi eta ekarpenak bilduko dira.
  • Landuko diren gaietako batzuk: Herri Batzarraren autonomia maila, energia berriztagarriak, eragileentzako diru-laguntzak, erabilera anitzeko etxea, hondakinen kudeaketa, jaiak, bidegorri eta pasabideak…
  • Zubietarren bestelako kezka, zalantza eta galderei erantzuteko tartea hartuko da.

Eztabaidarako lagungarri izango diren zenbait galdera planteatuko dira:

  • Nola irudikatzen duzu zure ametsetako Zubieta?
  • Zubieta “guztion ongiaren udalerria” izan dadin nahi duzu, Orendain bezala?
  • Zubietak energia berriztagarrietan aurrerapausoak eman behar al ditu?
  • “Erabilera anitzeko etxea” behar dugu? Alamandegin edo eraikin berri batean?
  • Herriko eragileek diru laguntza gehiago behar dute?
  • Herriko jaiak laburtu edo daudenean utzi?
  • Zubietako Herri Batzarrak botere eta autonomia handiagoa izan dezan nahi duzu?
  • Hondakinen bilketa sistema egokia al da?
  • Usurbil, Lasarte edo Donostian dagoen zerbait nahiko zenuke Zubietan?
  • Santuenearainoko bidegorria eta Troiako pasabidea txukuntzea beharrezkoak dira?
  • Kultur etxe berriak soziedadea izatea nahi duzu?

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s