Martxoaren 1etik 14ra Errigoraren ‘Uztaberria’ produktuak eskatzeko aukera

Otsailaren 28an Errigorako kideek Iruñean agerraldia egin zuten eta udaberriko kanpaina berritasunez josita datorrela adierazi zuten: “Bai. Zainzuriak erne eta sagarrondoak loratu aurretik. Alergikoen begiak gorritu eta enarak itzuli baino lehen. Neguko arropa armairuan gorde eta berriz maitemindu orduko, hemen da Errigoraren uztaberria. Hemen da, euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan, Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra eta kontserba-loteak eskatzeko parada. Ez ezazu, beraz, aukera joaten utzi eta bete despentsa urte guztirako”.

Oraingo honetan martxoaren 1etik 14ra egin beharko da eskaera. Jaso eta ordaindu, ostera, bi txandatan egingo da: martxoa amaieran edo apirila hasieran olioa eta ekainaren hasieran kontserbak.

a

Zer produktu eros daitezke?

This slideshow requires JavaScript.

Eska daitezkeen produktuak: 5 litroko oliba-olio, olio-birjina, estra-olia edo olio ekologikoa; pikillo piperrak; zainzuriak; orburuak; barazki-menestra; potxak; tomate frijitua, barazki krema, kalabaza krema, porru krema eta brokoli krema. Produktu hauek lote ezberdinetan erosteko aukera egongo da. 

Non egin daitezke eskerak?

Eskaerak bi modutan egin daitezke: www.errigora.eus webgunean edo Usurbilgo Noaua! Kultur Elkartean. Dagoeneko Errigoraren produktuak eskatzeko epea zabalik dago.

  • Eskaerak egiteko epea: martxoak 1 eta 14 bitartean.
  • Ordainketa produktuak jasotzerakoan egingo da: oliba olio bidoien banaketa martxoak 30-31 egingo da eta kontserbena ekainaren 1 eta 2an.
  • Informazio gehiago: errigora.eus edo Noaua!n (943 360 321 edo elkartea@noaua.eus)

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s