Patxi Uranga euskal presoa Valentziako Picassent espetxean geratuko da

Artxiboko irudia

Patxi Uranga euskal presoa Valentziako Picassent espetxean geratuko dela jakinarazi du Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak, hain zuzen bere bikotea Olatz Lasagabaster eta alaba Xua dauden espetxe berean.

Patxi Picassentera lekuz aldatu zuten otsaila hasieran Xua eta Olatzekin egoteko baina ez zegoen argi Picassent espetxean bertan geratuko zenik. Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak adierazi du,  Patxi, Olatz eta Xua elkarrekin daudela espetxe berean.

Mari Karmen Anza Donostiako ospitalean dago

Arg.: Noaua!

Martxoak 1ean (asteazkena), Mari Karmen Anza Valentziako ospitaletik Donostiako ospitalera anbulatzian ekarriko zutela jakinarazi zuen Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak. Gauean iritsi zen ospitalera eta orduz geroztik bertan jarraitzen du.

Olatz Lasagabaster presoaren ama da Mari Karmen Anza. Urtarrilaean Olatz alaba bisitatu eta Xua biloba ezagutzera Valentziara joan zenean, gaizki sentitu eta Valentziako ospitalean ingresatu zuten. Bertan 33 egun pasa zituen ZIUko (UCI) unitatean. Ondoren, otsailaren 23an  plantara eraman zuten. Hobeto zegoela ikusirik pasa den asteazkenean etxetik gertu duen ospitalera ekarri zuten Mari Karmen.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s