Usurbilgo Udalak Atxegalde auzoko sarreran dagoen aparkalekua berritu du

Arg.: Usurbilgo Udala

Usurbilgo Udalak Atxegalde auzoko sarreran dagoen aparkalekua berritu du eta dagoeneko erabilgarri dago. Aparkalekua zehazki Mahaspildegi elkartearen behekaldean kokatzen da. Konponketa lanak eginda, aparkaleku plazak bikoiztu egin dira, 34 aparkaleku eta mugikortasun urriko aparkaleku bat egin dira. Inguruetan ere hainbat hobekuntza lan egin direla jakinarazi du Udalak, esaterako led argiteriaren instalazioa eta ubide berriak jarri dira.

Obrak bi fasetan egin dira

Obrak 2016. urtean hasi ziren eta bi fasetan egin dira:

  • Lehen fasea: espaloia berritu eta aparkalekurako sarrera egokitu dira.
  • Bigarren fasea: aparkaleku kopurua handitu da. Mendebaldean ezarritako aparkaleku lerro zuzena aldatu eta bateriako lerro bat jarri da.

Udalaren esanetan bigarren fasearen exekuzioa aurrenekoa baino sinpleagoa izan da: “Instalazio eta ekipamendu guztiak aurretik prestatuak izan dira. Fase hau burutzean, aparkaleku guneari ez zaio espaloi batekin eman amaiera, hirugarren faseari begira, zabalpen bat egiteko asmoa egon daitekeelako. Bi faseen artean 46.534 euro (BEZ gabe) erabili dira, eta Lasuen Construcciones-ek izan du lanak burutzeko ardura”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s