Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak erraustegia baztertzen duen alternatiba aurkeztu du

Arg.: Noaua!

Errausketaren Aurkako Mugimenduak erraustegia baztertzen duen alternatiba bat aurkeztu zuen atzo Donostian egindako prentsa agerraldian. Mugimenduak datu sorta bat atera du argitara, gaikako bilketaren onura ugariak azaltzeko. Herrialde osora zabaldu behar dela dio, errauste plantarik ez egiteko. Maria Luis Sanchez donostiarrak eta Joxe Mari Irazusta usurbildarrak parte hartu zuten agerraldian. Gipuzkoan 150.000 bat tona zabor nahasi jasotzen direla esan zuten, eta, neurri egokiak hartuta, denbora gutxian, modu erraz batean, 50.000 tonara murriztu daitekeela.

a

Errausketarik gabeko alternatiba

Alternatibaren testua PDF formatoan eta bi hizkuntzetan eskuratzeko:

Errausketaren Aurkako Mugimenduko kideek argi dute norabidea: “Gaikako bilketa ona Gipuzkoa osora hedatuta, eta jasotako hondakin horiek tratatzeko azpiegitura egokiak eginda, ez legoke beharrik Zubietan eraikitzekoak diren errauste planta egiteko. Hori eginda, oso epe laburrean martxan egon daitezke Gipuzkoako hondakinak ondo bideratzeko sistema eta azpiegiturak. Hori guztia errauste planta egin baino denbora laburragoan lor daiteke, eta, gainera, merkeagoan: 70 milioi euroko proiektu bati buruz ari dira, eta errauste plantak 212 milioi euroko aurrekontua dauka”.

Behin 50.000 tonen xedea lortuta ere, Gipuzkoan harago egin daitekeela adierazi dute: “Gipuzkoako hainbat herritan hondakinak gaika biltzeko egin diren ahaleginen ondorioz, herrialdea alorreko laborategi antzeko bat da eta jokatzeko era horretan sakontzeko neurriekin, aitzindarien uberari jarrai diezaioke. Europan dagoeneko badira martxan Gipuzkoa adinako eskualde handiak (Italiako Treviso, esaterako) 50 kilo errefusetik zortzi urteko epean hamar kilora murrizteko lanean jarri direnak”.

Errauste planta egiteko lanak hastear dira, eta ez dago argi aurkako argudioek nolako bidea egin dezaketen. Baina Errausketaren Aurkako Mugimenduak borrokarako gogoa dauka. Aurkeztu den alternatiba babesteko ekimenak abiatuko dituzte datozen egutentan:

  • Atxikimendu bilketa kanpainari ekingo diote.
  • Manifestazioa antolatu dute martxoaren 25erako, larunbata, Donostian. Arratsaldeko 17:00etan abiatuko da Anoeta futbol zelai paretik Bulebarrera, “Errausketarik ez, alternatiba dagoelako” lemapean.

  • Manifestazioa baino astebete lehenago, martxoaren 18an (larunbata), gipuzkoarrak Anoetara agertzera deitu dituzte. Prentsaurreko masibo bat antolatu dute. Donostiako Anoeta futbol zelai parean, 12:00etan.

aInformazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s