Etxeratek Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan elkarretaratzeak deitu ditu azken istripua salatzeko

Etxerat Elkartean asteburu honetan Picassent-eko espetxean (647 km) dagoen Asier Badiola euskal preso politikoaren bi lagunek istripua izan dutela jakinarazi du, bisita izan ostean: “Ezbeharra Valentzia inguruan jazo da, trafiko astuna izaten ohi den tarte batean. Istripua atzetik zetorren autoak euskal preso politikoaren lagunen autoa aurretik eraman dituenean gertatu da, kolpeaz aurreko kotxearen aurka ere jo dute. Asier Badiolaren lagunek kontusioak sufritu dituzte eta, istripuaren ondorioz, ezin izan dute euren autoarekin bidaiatzen jarraitu”.

Asier Badiola euskal preso politikoaren bi lagunek izandako istripua.         (Arg.: Etxerat)

9 istripu

Etxerat Elkartearen esanetan ezbehar berri honekin, dagoeneko 9 dira espetxera bidean edo bueltan istripua jasan duten euskal preso politikoen senide eta lagunen kopurua. Etxerat Elkarteak astebururo astebururo, 28 urte luze hauetan, euren bisita-eskubidea bermatu ahal izateko dispertsio politikak ezartzen dituen arrisku eta kostu fisiko, psikiko eta ekonomikoei aurre egin behar dietela salatzen du. Elkarteak gogorarazi nahi du desplazamendu behartuen egoerak 16 biktima eta 400 istriputik gorako balantze beldurgarria utzi duela, oraingoz.

4 hiriburuetan elkarretaratzeak

Etxeratek Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan elkarretaratzeak deitu ditu azken istripua salatzeko:

  • GASTEIZ: Martxoak 13, astelehena, 19:00etan Andra Mari Zuriaren plazan.
  • IRUÑEA: Martxoak 13, astelehena, 20:00etan PPren egoitzaren aurrean.
  • BILBO: Martxoak 14, asteartea, 19:00etan Arriagan. Bertan Elkarteko bozeramaileek eta istripua jasandako biktimek deklarazioak eskainiko dituzte.
  • DONOSTIA: Martxoak 14, asteartea, 19:00etan Bulebarrean, Udaletxe ondoan.

www.etxerat.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s