Igandean Herritzartuk herri kontsultarako galdera eta abestia aurkeztuko ditu Bizi Kalea ekimenean

Martxoarn 19an (igandea) Usurbilgo Herritzartu eta Hurbilago Elkarteek 11:30etatik aurrera ekimen berezia egingo dute Munalurrako Txapeldun taberna aurreko plazan (euria bada frontoian). Batetik Hurbilagok Bizi Kalea ospakizuna egingo du eta bestetik Herritzarturekin elkarlanean erabakitze eskubidearen aldarria zabalduko dute.

Tonbola

Aurreko edizioetan bezala Bizi Kalea ekimenean jatekoa (txanpinoiak parrilan, zaldi haragidun bolak eta gazta sagarkia gozoarekin) eta edatekoa eskainiko da. Haurrentzako eskulan txokoa ere egongo da (Txirinbolo dendaren eskutik). Baina oraingo honetan berezitasun bat egongo da, maiatzaren 7ko galdeketa antolatzen ari den Herritzartu Elkarteak ere parte hartuko du gune gastronomikoan. Maiatzaren 7ko galdeketa laguntzeko tonbola egingo dute. Igandean bertan sarien zozketa egingo da. Dagoeneko txartelak Bizi Kalean parte hartzen duten tabernetan eskuratu daiteke edo egunean bertan euro baten truke.

Galdera eta abestia

Arg.: Herritzartu

Tonbolarekin batera, maiatzaren 7ko galdera eta abestia aurkeztuko ditu Herritzartuk. Abestia, herriko musikariek sortu dute erabakitze eskubidearen egun handirako. Galderari dagokionez Herritzartuk proposaturiko 3 galderetako bat zein izango den jakinaraziko dute egunean bertan.

Herritzartuk egindako azken ekimenak


Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s