Errausketaren Aurkako Mugimendua M25eko manifestaziorako atxikimenduak biltzen ari da

Errausketaren Aurkako Mugimenduak alternatiba bat plazaratu zuen pasa den astean hondakinen arazoari konponbide bat emateko: “Birziklatu edo konpostatu ezin daitezkeen hondakinak (errefusa) erraustu beharrean irtenbide osasuntsu eta merkeago bat eman ahal izateko”. Martxaren 25erako manifestazio erraldoi bat antolatu du eta aste honetan jakinarazi da talde eta mugimenduen atxikimenduak biltzen ari direla: “Atxikimenduak eskatzen ari gara martxoaren 25ean eragile desberdinek babestuko dugun herri mobilizazioa bultzatzeko, hain zuzen errausketaren aurka eta proposatzen dugun alternatibaren alde bat egiteko”.

Eskaera

  • “Mobilizazio eguna bitarte zuen aldarrikapenekin zerikusia eta lotura eduki dezakeen salaketa propio bat egitea, bideo labur baten bidez eta zuen oinarri sozialean zabaltzea, bide batez, mobilizazio egunera gonbidatuz.
  • Martxoak 25ean Herri mobilizazio handia egin nahi dugu, manifestazio bat non mikro manifestazio desberdinak egongo diren, horregatik gonbidatzen zaituztegu zuen makildun pankarta propioarekin parte hartu dezazuen.
  • Martxoaren 18an, larunbata, eguerdiko 12etan Anoeta estadioan prentsaurreko masiboa egin nahi dugu atxikitu diren eragile eta herritarrekin 25eko manifestaziora deitzeko. Bertaratu zuen ikur eta aldarrikepenekin”.

Errausketaren Aurkako Mugimenduak erraustuez.org webgunean guzti honen berri eman du eta bertan mugimendu zein taldeentzako eskuragarri jarri  du atxikimendu orria“Animatu orria betetzera eta ondoren errausketarenaurkakomugimendua@gmail.com helbidera bidali: Atxikimendua euskaraz

Atxikimenduen zerrenda

Orain arte testua eta manifestazioarekin bat egin duten talde, eragile eta migumenduen zerrenda ikusgai dago webgunean. Erraustegiaren Aurkako Mugimendua zerrenda eguneratzen ari dela jakinarazi du:

  1. AHTrik ez
  2. Aizan feminista taldea
  3. Aiztondo klasika
  4. Aiztondo plataforma
  5. Aiztondo Txirrindulari Elkartea
  6. Alternatiba
  7. Andoiango Gastetxea
  8. Asvinenea Kultur Elkartea (Antzezleak biltzen dituen elkartea)
  9. Billabonako Aizkardi Mendi Elkartea
  10. Billabonako Oinkari Dantza Taldea
  11. CCOO sindikatua
  12. CGT sindikatua
  13. CNT
  14. Debagoiena Eredu, Zabortegirik Ez plataforma
  15. Donostia Bizirik
  16. Donostiako Hondakinen Bilgunea
  17. Eguzki
  18. Ekologistak Martxan
  19. ELA sindikatua
  20. EQUO
  21. Errausketaren Aurkako Koordinadora
  22. ESK sindikatua
  23. Ezker Anitza – IU
  24. Gasteizko Zero Zabor
  25. Greenpeace
  26. Haize Garbia plataforma
  27. Hernaniko Berdintasun Kontseilua
  28. Hernaniko Kooperazio Taldea
  29. Hernanin Zero Zabor
  30. Herria Kultur Elkartea
  31. Ipar Haizea
  32. Jatorkin Atzerritarren aldeko elkartea (Tolosa)
  33. Lurreko Eko denda
  34. Matxintxulo Asteasuko Gaztetxea
  35. Nekane Libre
  36. OEIT /GEIS
  37. Onddo Gaztetxea
  38. Podemos Euskadi
  39. Steilas sindikatua
  40. Stop Kaleratzeak Hernani
  41. Tolosaldeko Osaun Publikoaren aldeko plataforma
  42. Zero Zabor i.b.e.
  43. Zizurkilgo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa

Errausketaren Aurkako Mugimendua

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s