Izarrekin plataformak deituta gaur 17:30ean “Izarri bidaltzeko marrazketa jaialdia” Intxaurrondon

Izarrekin Plataformak jakinarazi du Sara eta bere alaba Izarrek etxetik ateratzeko modurik ez dutela: “Haurrak egoera hau luzatzen den bitartean bere aiton-amonekin du soilik kalera ateratzeko baimena, eta hauek bostehun kilometrotara bizi dira. Izarrek ezin du, beraz, kalea zapaldu, ez eta airerik hartu ere. Hiru urte ditu eta jadanik kondenaturik bizi da”.

Gaur arratsalderako (martxoak 16) Izarrekin Plataformak “Izarri bidaltzeko marrazketa jaialdia” ekimena antolatu du. Arratsaldeko 17:30ean hasiko da Intxaurrondoko Sagasti Eder plazan. Bertara gerturatzeko deia egin dute, Sara, Izar eta bere familiari babesa emateko.

Izarrekin Plataforma: “Izarrek Donostian ditu familia, medikua, ikastola, laguntxoak… zergatik dute Alcobendasen, mendekuagatik ez bada? Izarren familiak 1000 km egin behar ditu medikura eraman behar duten aldiro, Sarari ez diotelako ateratzen uzten. Injustizia honekin amaitu behar dugu”.

baldintza egokiak eskaini behar zaizkio

Urtarrilean labanaz eraso egin zion Izarri bere aitak. Ordutik, bere osasun fisikoak hobera egin duen arren ondorio psikologiko eta emozional larriak gainditzeko baldintza egokiak eskaini behar zaizkiola haurrari adierazi du Izarrekin Sara Etxera plataformak.

zigorraren hiru laurdenak beteak

Plataformak gogorarazi du Majarenasek jada zigorraren hiru laurden bete dituela, eta baldintzapeko askatasuna lortzeko baldintzak betetzen dituela.

 

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s