Mundu Berri Elkartearen eskutik gaur Sutegin “Nacido en Siria” filmea ikusteko aukera

Mundu Berri Elkarteak antolatuta gaur, ostirala (martxoak 17) Hernan Zin-ek zuzenduriko “Nacido en Siria” filma eskainiako da Sutegin, arratsaldeko 19:00etan. Filme honetan errefuxiatuek bizi duten errealitate latza ikusteko aukera egongo da.

Filmean zazpi haurrek (Marwan, Arasulí, Gaseem, Jihan, Kais, Hamude eta Mohammed) Siriako gerratik ihesi, etorkizun hobe baten bila Europara etortzeko egiten duten bidea islatzen du, euren ikuspuntutik. Filmean sorterritik irteten diren unetik egiten duten bidaia latza ikusteko aukera egongo da.

a

Herritarren testigantzak

Juanito Orella eta Jose Luis Aranburu herritarrek hurbiletik ezagutu dute errefuxiatuen errealitate latza. Duela gutxi Belgradon izan dira errefuxiatu kanpamenduetan laguntzen eta gaur arratsaldean biek euren lekukotza emango dute Sutegin. Errefuxiatu kanpamenduak gertutik ezagutzen dituzten Mundu Berri Elkarteko kideekin ere solasaldia izango da.

Bildutako diru laguntza Serbiara

Ekitaldirako sarrera 2 euroren truke eskuratu daiteke egunean bertan. Bildutako laguntza Serbiara bideratuko da.

Informazio gehiago: www.nacidoensiria.com

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s