Larunbatean Donostian egingo den erraustegiaren aurkako manifestaziora joateko deia

Arg.: Errausketaren Aurkako Mugimendua

Pasa den larunbatean (martxoak 18) Errausketaren Aurkako Mugimenduak Donostiako Anoeta futbol zelai aurrean prentsaurrekoa egin zuen. Bertan bildu ziren norbanako nahiz eragileek, babesa adierazi eta bultzada eman diote martxoaren 25ean, gune horretatik bertatik, arratsaldeko 17:00etan Anoetatik abiatuko den manifestazioari: “Manifestazio handia izatea nahi genuke. Hor bilduko gara erraustegirik ez esateko eta beste jendarte eredu bat aldarrikatzeko. Gipuzkoako Foru Aldundian agintean diren alderdiei mezu argia helaraziko diegu: Gelditu ezazue proiektua, hartu ezazue hondakinen kudeaketa onaren norabidea. Egin kasu herritarrok eskatzen dizuegunari”.

Errausketaren Aurkako Mugimenduak dei egin die herritarrei larunbateko manifestazioan parte hartzeko: Martxoaren 25ean manifestazioa egingo dugu Donostiako kaleetan. Manifestazio handia izatea nahi genuke. Hor bilduko gara  erraustegirik ez esateko eta beste jendarte eredu bat aldarrikatzeko”.

Errausketaren Aurkako Mugimenduaren larunbateko adierazpena osorik:

“Hemen elkartu gara gaur, datorren larunbatean, martxoaren 25ean, “Alternatiba dagoelako, Errausketarik ez! – No a la incineración, porque hay alternativa” lemapean egingo dugun manifestazioari  atxikimendua agertzeko. Era askotako erakunde, elkarte, talde eta herritarrok adierazi dugu, dagoeneko, gure babesa. Ez dugulako Errauskailurik nahi ez Zubietan eta ez inon.

Ez dugulako gure hondakinak tratatzeko azpiegitura garesti, kutsakor eta alferrikakorik nahi. Ez dugulako nahi gure eta gure ondorengoen osasuna kaltetzerik, ez dugulako nahi gure dirua xahutzerik ezta enpresa multinazionalek gure diruarekin negozioa egin dezaten, aldi berean herritarrontzako premiazko zerbitzu publikoak murriztuz. Gipuzkoan demostratzen ari gara, aspalditik eta egunero,  ez dugula hondakinak erre beharrik tratatzeko. Demostratu dugu gai garela, bilketa on bat eginda, hondakinen parte oso handi bat aprobetxatu eta errefus kiloak jaisteko, eta erretzea ez den beste alternatiba bat emateko azken errefusari.

Baina nahitaezkoa da udalerri askok egin duten bideari beste guztiek ere jarraitzea, ez baita onargarria  batzuek 50 kg errefus azpitik botatzea, pertsonako eta urteko, eta beste batzuek 250 kg edo 300 kg botatzen segitzea. Ez da onargarria eta ez da justua. Eta administrazioak lagundu egin behar du bide horretan: hasteko, gaika ondo biltzeko sistema eraginkorrak ezartzen Gipuzkoa osoan,  eta era berean gaika ondo bildutako hondakinak ondo tratatzeko azpiegiturak prestatzen. Urgentziazkoa da Gipuzkoak dagoenekoz organikoarentzako dauzkan azpiegiturak hobetzea eta behar diren berriak sortzea.

Errausketak badauka alternatiba, demostratua dago alternatibak balio duela eta Gipuzkoan erraustegirik gabe ondo kudeatu ditzakegula gure hondakinak. Zer dela eta gastatu behar ditugu 212 milioi erraustegia eraikitzen eta 700 edo 1.000 milioi, horiek kudeatzen?

Gipuzkoa puntako herrialdea izan daiteke hondakinen kudeaketa burutsu eta iraunkorrean. Baina, baita ere, geratu gaitezke  azken muturrean, herrialde kutsakor eta morroi geldituz, gure agintariek erraustegiaren apustua egin dutelako. Garaiz gaude oraindik gauzak ondo egiteko. Gipuzkoako Foru Aldundia gobernatzen duten alderdiei berriro ere esan nahi diegu:  gelditu ezazue proiektua, hartu ezazue hondakinen kudeaketa onaren norabidea. Egin kasu herritarrok eskatzen dizuegunari.

Martxoaren 25ean manifestazioa egingo dugu Donostiako kaleetan. Manifestazio handia izatea nahi genuke. Hor bilduko gara  ERRAUSTEGIRIK EZ esateko eta beste jendarte eredu bat aldarrikatzeko”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s