Martxoaren 20tik 26ra XIII. Soinurbil Musika Astea Usurbilen

Gaur hasiko da Zumarte Musika Eskolak Usurbilgo Udalaren laguntzarekin antolaturiko 13. Soinurbil Musika Astea. Martxoaren 20tik 26ra egunero musika aukera zabala entzun eta ikusteko aukera egongo da herrian.

Egitaraua

Martxoak 20, astelehena

  • 18:00-19:00 Organo erakustaldia Salbatore Elizan.  Joan Luis Atxega herritarraren eskutik Usurbilgo organoa gertutik ikusteko aukera egongo da. Usurbilgo organoa berezia da. 1907an Parisen eraiki zen, Cavaillé-Coll lantegietan.

Martxoak 21, asteartea

  • 18:30 “Kontu kantari” jolasean ikasi, musikaz hazi Sutegin. Euskarazko hamar haur-kantuen kontzertua txotxongiloekin.

Martxoak 22, asteazkena

  • 19:00 Organo eta txistu kontzertua Salbatore Elizan. Organo-jotzailea: Juan Luis Atxega Pagola. Txistulari bakarlariak: Estanis Karrera Sarasola eta Aitor Pagola Arizmendi. Lezoko eta Usurbilgo txistulari taldea.

Martxoak 23, osteguna

  • 19:00 Beasaingo musika eskolakoen bisita Sutegin. Beasaingo Loinatz Musika Eskolakoak Usurbilera etorriko dira urtean zehar egindako lana erakustera. Sarrera: doan.

Martxoak 24, ostirala

  • 20:00 Rockalean ikuskizuna kalean.

Martxoak 25, larunbata

  • 12:00 Zumarteko pop-rock taldeen kontzertua Mikel Laboa plazan.
    Adin desberdinetako ikasleak izango dira bertan parte hartuko dutenak: Zappa taldea, Nesquik Taldea, Ixaksonak Taldea, Ganbarakada Taldea eta The Hastelen´s Taldea.

Martxoak 26, igandea

  • 12:00 Azkoitiko musika bandaren kalejira eta kontzertua.
  • 12:00 Kalejira.
  • 13:00 Kontzertua frontoian.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s