Xua Lasagabaster Urangaren partetik usurbildarrei eskertza gutuna

Usurbilen Nahi Dituguren bidez Valentziako Picassent espetxean dagoen Xua Lasagabaster Uranga, Olatz eta Patxi euskal presoen alabak, Usurbilgo herriari eskertza gutuna helarazi diola jakin dugu. Hona hemen Xuaren hitzak:

“Muxuak Picassentetik, kaixo denei! Xua naiz eta eskerrak eman nahi dizkizuet niri ongi etorria emanez eta amonari, amatxori eta aitatxori elkartasuna adieraziz, idatzi eta elkarretaratzeetan bildu zareten guztiei. Udalari ere bai, egindako guztiagatik. Eta bereziki, txoko-marrubizko muxu pila helarazi nahi dizkizuet marrazki polit-polittak bidaliz, amatxorekin partekatzen dudan ziega koloreztatu didazuen laguntxo berriei. Orain politagoa dago, zuen alaitasunak edertua. Leku itsusia da hau eta jende tristea atea zabaldu eta ixten diguna. Baina amatxok dio hemen ez gaudela betiko. Zoragarria den herri batekoak garela, Usurbil izena duela eta gure tokia bertan dagoela, amonarekin eta zuekin. Aitatxo ere antzera mintzo da, ijitoa izanik hasieratik bat gehiago bailitzan hartu zenutela eta zuen aurrean txapela kentzen duela. Handiagoa naizenean hor biziko garela diote, baina aurrena lortu behar dugula amona sendatzea eta aitatxo beste nonbaitera ez eramatea. Zuen babesarekin eta gure grinarekin seguru lortuko dugula. Eskerrik asko denoi eta tori pa guztientzat”.

hirurak Valentziako Picassent espetxean

Xua, Olatz eta Patxi Valentziako Picassent espetxean geratuko dira. Olatz Picassentera lekuz aldatu zuten haurdunaldiaren azken zatian. Ordutik espetxe ezberdinetan izan dituzte. Xua alaba jaio zenean, Patxik alaba ezagutzeko baimena eskatu arren, elkar ezagutzeko 21 egun igaro behar izan zuen. Otsaila hasieran, Patxi Picassentera lekuz aldatu zuten azkenean. Orduan ez zegoen argi, Valentziako espetxe honetan bertan geratuko ote zen baina azkenean, Patxi, Olatz eta Xua elkarrekin egongo dira.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s