Maiatzak 7ko kontsultako galdera: “Nahi al duzu Euskal Herria estatu independentea izatea?”

Arg.: Noaua!

Pasa den igandean (martxoak 19),  Usurbilgo Herritzartu eta Hurbilago Elkarteek ekimen berezia burutu zuten Munalurrako Txapeldun taberna aurreko plazan. Batetik Hurbilagok antolatuta Bizi Kalea ospakizuna egin zen eta bestetik Herritzarturekin elkarlanean erabakitze eskubidearen aldarria zabaldu zen.  Aipatzekoa da bereziki, ekimen honetan maiatzaren 7rako Usurbilen egingo den herri kontsultako galdera aurkeztu zela:  “Nahi al duzu Euskal Herria estatu independentea izatea?”.

Herritzartu elkarteak esker ona adierazi zien zeregin honetan parte hartu duten herritar eta lan taldeei. Kontsultarako erabaki den galdera parte hartze prozesu baten emaitza izan dela gogoratu zuen Herritzartu elkarteak. Prozesu honetan guztira hiru galdera aukeratu ondoren, egokienaren alde bozkatzeko aukera izan dute herritarrek bide ezberdinetatik: “Guztira 164 iritzi jaso dira. Benetan pozik egoteko moduko erantzuna izan da. Gustoa ematen du halako erantzunarekin lan egitea”.

Arg.: Herritzartu

Galdera adosteko prozesuko emaitzak

  • Parte hartzea: 164 iritzi jaso dira.
  • %19: “Ados al zaude euskal estatu independentea sortu, garatu eta babestearekin?”
  • %21: “Nahi al duzu euskal estatu libre bateko herritarra izan?”
  • %56: “Nahi al duzu Euskal Herria estatu independentea izatea?”

Arg.: Noaua!

M7ko abestiaren aurkezpena

Munalurra plazan ospatu zen Bizi Kalea ekimenaren baitan maiatzaren 7ko kontsulta girotuko duen abestia aurkeztu zuen Herritzartuk. Abesti honetan herriko musikariek parte hartu dute:

  • Abestiaren egilea: Iñorkiñak taldea (Mikel Alkorta, Luken Arkarazo, Jokin Irastorza eta Aroa Etxeburua).
  • Laguntzaileak: Ixak Arruti, Olatz Allur, Nora Huitzi, Martina Artola eta Araia Zubizarreta.
  • Garate estudioan grabatua.
  • Ekoizlea: Luken Arkarazo.

Arg.: Noaua!

Tonbola arrakastatsua

Arg.: Herritzartu

Maiatzaren 7ko galdeketa diruz laguntzeko tonbola berezia prestatu zuen Herritzartuk.  Sari mordoa banatu zuten, euro baten truke errifak erosi zituztenen artean.

a

Argazkiak

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: Herritzartu, Noaua!, Ion Markel, Maialen Unanue

Hurrengo ekimenak

  • Martxoak 24, ostirala: 19:00etan Herritzartu elkartearen egoitzaren inaugurazioa.
  • Martxoak 31, ostirala: 19:00etan “Erabakitze eskubidea Katalunian eta Euskal Herrian. Ze paper jokatzen ari da gizarte mugimendua?”. Hizlariak: Elena Jimenez (Òmnium Cultural) eta Pello Urzelai (Gure Esku Dago). Elkarrizketatzailea: Mertxe Aizpurua (kazetaria).
  • Apirilak 5, asteazkena: 19:00etan Tolosaldeako galdeketaren ingurukoak ezagutzeko aukera. Hizlariak: Kike Amonarriz (Tolosaldeako Gure Esku Dago) eta Garbiñe Biurrun (Tolosaldeako Gure Esku Dago).
  • Apirilak 21, ostirala: 19:00etan “Erabakitze eskubidea alderdi politikoen ahotan”. Hizlariak: Luke Uribetxeberria (EAJ-PNV), Marian Beitialarrangoitia (EHBildu) eta Juantxo Iturria (Ahal Dugu-Podemos).

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s