Martxoaren 25ean Usurbilgo Sortuk batzar irekia egingo du Potxoenean

Martxoaren 25ean (larunbata) Usurbilgo Sortuk batzar irekia egingo du eta bertan, Sorturen birfundazioa burutu duen lan taldeak antolaketa proposamen bat aurkeztuko du: “Sorturen birfundazioan parte hartu dugun guztiak elkartzea da gure nahia”. Batzarra Potxoenean egingo da goizeko 10:00etan.

Usurbilgo Sortu: “Uztailaren 21ean hasi genuen Sorturen fase kongresuala, bertan Sorturen ildo politikoa, oinarri ideologikoak eta antolakuntza ereduak birpentsatu, eztabaidatu eta eguneratu ditugu Euskal Herriko herri, hiri eta auzo ezberdinetan.  Kongresua Bilboko euskalduna jauregian 2017ko urtarrilaren 21ean burutu dugu eta orain, Sortu berri hau paperetik atera, herri eta auzoetan antolatu, forma eman eta martxan jartzeko unea iritsi zaigu.

Usurbilen abenduan egindako batzarrean, Sortuk herrian izan behar dituen funtzio eta lehentasunez jardun ginen. Bertan, eztabaidatu eta adostutakoak jasotzen saiatu gara eta eskutitz honekin batera bidaltzen dizkizuegu. Gauzak horrela martxoak 25ean, 10:00etan Potxoenean  egingo dugun batzarraren deialdia luzatzen dizugu.  Bertan, bidaltzen dizuegun dokumentua aztertu eta eztabaidatuko dugu eta zuzendu beharrekoak, gehitu edo kendu ondoren, Usurbilgo Sortuk izan behar dituen funtzio zein lehentasun horiek finkatuko ditugu.

Horrekin batera, guztia egikaritzeko mekanismoak eta baldintzak  martxan jartzea izango dugu helburu, horretarako birfundazioa burutu duen lan taldeak antolaketa proposamen bat luzatuko du. Batzarrean bertan proposamenari ekarpenak egin ahal izango dira. Proposatutako taldean norbaitek aritu nahi badu ere, esan beharrik ez dago, gustura jasoko dugula ekarpena”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s