Udal langileen babesa jaso du Errausketaren Aurkako Mugimenduak deitu duen manifestazioak

Larunbaterako, martxoak 25, Errausketaren Aurkako Mugimenduak manifestazioa antolatu du  “Alternatiba dagoelako, errausketarik ez” lemapean.  Arratsaldeko 17:00etan abiatuko da Anoetatik Bulebarrerantz. Usurbilen  udal langileek babesa adierazio diote Errausketaren Aurkako Mugimenduak deitu duen manifestazioari. Atzo eguerdian langileek argazki atera zuten udaletxe aurrean.

Atxikimenduak

Ingurumen, hezkuntza, parekidetasun, kultur edota kirol eremuan lanean diharduten eragileak, sindikatuak, alderdi politikoak… babesa adierazi diote manifestazioari: atxikimenduen zerrenda

Errausketaren Aurkako Mugimenduak alternatiba bat plazaratu zuen duela gutxi hondakinen arazoari konponbide bat emateko: “Birziklatu edo konpostatu ezin daitezkeen hondakinak (errefusa) erraustu beharrean irtenbide osasuntsu eta merkeago bat eman ahal izateko. Atxikimenduak eskatzen ari gara martxoaren 25ean eragile desberdinek babestuko dugun herri mobilizazioa bultzatzeko, hain zuzen errausketaren aurka eta proposatzen dugun alternatibaren alde bat egiteko”.

Eskaera

  • “Mobilizazio eguna bitarte zuen aldarrikapenekin zerikusia eta lotura eduki dezakeen salaketa propio bat egitea, bideo labur baten bidez eta zuen oinarri sozialean zabaltzea, bide batez, mobilizazio egunera gonbidatuz.
  • Martxoak 25ean Herri mobilizazio handia egin nahi dugu, manifestazio bat non mikro manifestazio desberdinak egongo diren, horregatik gonbidatzen zaituztegu zuen makildun pankarta propioarekin parte hartu dezazuen.
  • Martxoaren 18an, larunbata, eguerdiko 12etan Anoeta estadioan prentsaurreko masiboa egin nahi dugu atxikitu diren eragile eta herritarrekin 25eko manifestaziora deitzeko. Bertaratu zuen ikur eta aldarrikepenekin”.

Errausketaren Aurkako Mugimenduak erraustuez.org webgunean guzti honen berri eman du eta bertan mugimendu zein taldeentzako eskuragarri jarri  du atxikimendu orria:  “Animatu orria betetzera eta ondoren errausketarenaurkakomugimendua@gmail.com helbidera bidali: Atxikimendua euskaraz

Errausketaren Aurkako Mugimenduak martxoaren 18an egin zuen agerraldia

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s