Gaur 18:30ean “Nola irudikatzen duzu zure ametsetako Zubieta?” batzarra Zubietako Kaxkapen

Gaur (martxoak 22) Zubietako Herri Batzarrak antolatuta, “Nola irudikatzen duzu ametsetako Zubieta?” izenburupean hirugarren batzarra egingo da Zubietako Kaxkape egoitzan, arratsaldeko 18:30ean. Batzar honen helburua zubietarrekin parte hartze prozesu bat osatzea da, etorkizuneko Zubieta diseinatzeko parte hartze prozesua hain zuzen ere: “Diagnostikoa osatzeko aukera izango da, eta gure ametsetako Zubieta hori irudikatzeko bide-orria diseinatuko da”.

Ezaugarriak

  • Eremu ezberdinei loturiko gaiak landuko dira.
  • Zubietarrek dituzten iritzi eta ekarpenak bilduko dira.
  • Landuko diren gaietako batzuk: Herri Batzarraren autonomia maila, energia berriztagarriak, eragileentzako diru-laguntzak, erabilera anitzeko etxea, hondakinen kudeaketa, jaiak, bidegorri eta pasabideak…
  • Zubietarren bestelako kezka, zalantza eta galderei erantzuteko tartea hartuko da.

Zenbait galdera

Eztabaidarako lagungarri izango diren zenbait galdera planteatuko dira:

  • Nola irudikatzen duzu zure ametsetako Zubieta?
  • Zubieta “guztion ongiaren udalerria” izan dadin nahi duzu, Orendain bezala?
  • Zubietak energia berriztagarrietan aurrerapausoak eman behar al ditu?
  • “Erabilera anitzeko etxea” behar dugu? Alamandegin edo eraikin berri batean?
  • Herriko eragileek diru laguntza gehiago behar dute?
  • Herriko jaiak laburtu edo daudenean utzi?
  • Zubietako Herri Batzarrak botere eta autonomia handiagoa izan dezan nahi duzu?
  • Hondakinen bilketa sistema egokia al da?
  • Usurbil, Lasarte edo Donostian dagoen zerbait nahiko zenuke Zubietan?
  • Santuenearainoko bidegorria eta Troiako pasabidea txukuntzea beharrezkoak dira?
  • Kultur etxe berriak soziedadea izatea nahi duzu?

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s