Martxoaren 25ean kantu-jiran parte hartzeko deia

Martxoaren 25ean (larunbata) Kantu Taldeko lagunak kantu-jiran aterako dira herrian zehar. Oraingo honeran eguerdi partean hasiko dira kantuan. 12:00etan Artzabalen jarri dute hitzordua eta 14:00ak arte aritu dira kantuan, Udarregi Ikastolako irakasle Jaione Eskuderoren gitarraren laguntzarekin: “Herritar orok parte har dezake. Har ezazue liburuxka eta zatozte elkarrekin kantatzera”.

kantu-liburuxka 5 eurotan

Kantu Taldeak, Usurbilgo Udalarekin eta Noaua! Kultur Elkartearekin elkarlanean kantu-liburuxka kaleratu zuen pasa den udazkenean eta eskuragarri dago 5 eurotan  Noaua! Kultur Elkartean, Lizardi eta Laurok liburu dendetan. Liburuxka honetan 300 euskal abesti daude, kantauen eta egileen inguruko zenbait datuekin batera.

Entseguak asteartero

Kantu Taldea asteartero Udarregi Ikastolan elkartzen da entsegu saioa egiteko, 18:30-19:30 artean.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s