Etxerat Elkarteak Frantziako Espetxe Zaintzako kontrolatzailearen txostena begi onez ikusi du

Etxerat Elkarteak begi onez ikusi da Adeline Hazan Frantziako Espetxe Zaintzako kontrolatzaileak, bere urteko txostenean jasotakoa, hau da, euskal presoak sistematikoki beren senideengandik urrunduak direla eta horrek familiekin lotura mantentzeko duten eskubidearen kontra jotzen duela.

Etxerat Elkartea: “Etxerat elkartetik euskal preso eta iheslari politikoen eskubideak zein senide eta lagunenak defenditzen ditugu, aplikatzen zaien salbuespen politika larriak uneoro urratzen dituelako.

Azken aldian, euskal presoek senideekiko harremanak izateko duten eskubidea urratua ez dela adierazteko justifikazio faltsuak erabili dituzte frantziar zein espainiar espetxe arduradun eta salbuespen politiken  defendatzaileek eta horiek argudiatzeko guk, senide eta lagunok, egiten ditugun bisiten kopuru eta zerrendak erabili dituzte.

Bisita horiek mantentzeko egin behar diren sekulako ahaleginak ondorio dramatikoak ekartzen dizkigutela aspalditik salatu, frogatu eta argiki erakutsi dugu. Harreman familiar eta afektiboa mantentzeko prezioa, gure oinarrizko eskubideen anulazioa da, baita ere bizitza eskubidea (16 hildako dispertsioaren errepideetan). Egoera latz horretaz egiten den erabilpena, moralki, sozialki, politikoki onartezina da.

Zentzu honetan, interes politikoengandik at aztertzen direnean gure eskaerak, hau da, soilik eskubideen ikuspuntutik aztertuak direnean agerian gelditzen dira eskubide urraketa larriak, eta horien justifikazio eza demostratzen du txosten honek. Instituzio garrantzitsu batek arrazoia ematen baitigu, ez guri senideoi, eskaera horiek defenditzen dituen gizartearen parte zabal bati baizik. Estatuek mantendu nahi duten blokeoarekin ere, ikusten baitira gizarte honen lan handiaren fruituak.

Hazanek publiko egin berri duen lana begi onez ikusten dugu, eta berriz ere, txosten honen gomendioa segituz, egoera larri horien berehalako konponbidea eskatzen dugu”. 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s