Igandean Noaua! Kultur Elkarteak antolatuta XIV. Laburbiraren zortzi film labur eskainiko dira Sutegin

Martxoaren 26an (igandea) Noaua! Kultur Elkarteak antolatuta XIV. Laburbira ekimena (Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen duen euskarazko film laburren zirkuitua) eskainiko da Sutegin. Arratsaldeko 19:00tan hasiko da eta zortzi film labur ezberdin ikusteko aukera egongo da. Laburbiraren helburu nagusiak euskarazko film laburrak eta haien egileak ezagutaraztea da, ikusleek hauek ezagutu eta beraiekin gozatzeko aukera emanez.

32 herrietan ikusteko aukera

Martxoaren 3tik apirilaren 7ra bitarte, 32 herri bisitatuko ditu film laburren zirkuituak:

Egutegia

Zortzi film labur

Aurtengo ediziora hogeita bi lan aurkeztu dira eta horietatik zortzi film labur aukeratu dituzte antolatzaileek:

Zozketa

Euskaltzaleon Topaguneak lehiaketa antolatu du, Laburbirako filmak ikusi eta ikusitakoaz iritzia emateko. Landetxe batean asteburu baterako egonaldia zozketatuko da: “Kaixo, euskaltzale! XIV. Laburbirako ermanaldiren bat ikusten izan berri zara, ezta? Orduan erraz erantzungo dituzu lehiaketa honetako galderaki! Parte hartzen duzuen guztien artean bi gaueko egonaldia zozketatuko dugu, Euskal Herriko nekazal-etxe batean. Zozketa 2017ko apirilaren 25ean egingo dugu, Euskaltzaleen Topagunearen Durangoko egoitzan, Zorte on!”

Lehiaketan parte hartzeko: klik

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s