Usurbilen Nahi Dituguk antolatuta aste honetan elkarretaratzea eta “Harpideta afaria”

Apirilaren 1ean (larunbata), Usurbilen Nahi Ditugu Elkarteak preso usurbildarrei euskal prentsa helarazteko eta gastuei aurre egiteko Harpidetza afaria” antolatu du. Urtero bezala afaria Aitzaga Elkartean egingo da 21:00etan.

Txartelak eskuragarri daude Aitzaga tabernan eta Aizpurua okindegian. Antolatzaileak txartelak lehenbailehen erostea gomendatu du Aitzaga elkartean toki mugatua dagoelako. Martxoak 31a (ostirala) arte salgai egongo dira 20 eurotan (langabetuak 14 euro).

MENUA

  • Porru-pastela
  • Orkatz gixatua
  • Flan-tarta
  • Edariak
  • Kafea

Martxoaren 31n elkarretaratzea

Usurbilen Nahi Ditugu Elkarteak martxoaren 31n (ostirala) presoen eskubideak aldarrikatzeko hileko azken ostiraleko elkarretaratzea egingo du Mikel Laboa plazan. Oraingoan ordea orduerdi bat beranduago egingo da, 20:30ean hain zuzen ere: “Beste ekitaldi batekin traba ez egiteko, presoen eskubideak aldarrikatzeko azken ostiraleko kontzentrazioa ordu erdi bat beranduago egingo dugu, hau da, 20:30ean, Mikel Laboa plaza inguruan”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s