Larunbatean milaka herritarrek berriz ere erraustegiaren proiektuari ezetz esan zioten

Arg.: Errausketaren Aurkako Mugimendua

Pasa den larunbatean (martxoa 25) Errausketaren Aurkako Mugimenduak “Alternatiba dagoelako, erraustegirik ez!” lemapean manfestazioa antolatu zuen. Milaka lagunek bat egin zuten mugimenduak erraustegiaren aurka eta hondakinen kudeaketa alternatiboaren alde Donostian egindako manifestazioarekin. Manifestazioa arratsaldeko 17:00etan Anoetako futbol zelai paretik hasi eta Bulebarrean amaitu zen. Eria eta haizea egin arren, milaka herritarrek ez zuten huts egin eta erraustegiaren proiektuari beste behin ere ezetz esan zioten.

120 atxikimendu baino gehiago jaso zituen manifestazioak, hainbat herri eragile, mugimendu, sindikatu eta alderdi politikoetatik. Sinkatuei  dagokionez CCOO, CGT, CNT, EHNE, ELA, ESK, HIRU, LAB eta STEILASek bat egin zuten eta alderdi polikoak berriz, Alternatiba, Aralar, EH Bildu, Eusko Alkartasuna, Equo, Ezker Anitza-IU, Podemos Euskadi eta Sortu.

Errausketaren Aurkako Mugimenduak oso positiboki baloratu du larunbateko manifestazioren parte hartzearekin eta bertaratu ziren guztiak zoriondu dituzte.

Jarraian, Donostian irakurri zen manifestua, bideo eta argazkiekin batera:

a

“Eta galdetu dezakegu: non egongo ote gara 2051. urtean? 35 urte barru, nola biziko dira gure ondorengoak? Nolako airea arnastuko dute? Nolako zerbitzu sozialak edukiko dituzte? Zein gaixotasun sufrituko dituzte 2051. urtean? Nork eta zein dirurekin zainduko ditu gaixoak, zaharrak, umeak…? Lagunok, hemen bildu gara ez dugulako onartzen erraustegi inposatu bat datozen 35 urteetarako kaltetuko dituena  gure osasuna, ingurumena eta denona den finantza publikoa.

Krisi ekonomiko sakonean bizi gara. Krisi ekonomikoak ekarri ditu krisi soziala, politikoa eta humanitarioa. Konturatzen hasi gara Lurra planeta bakarra dela, mugatua. Ezin dugu segitu berdin, “erabili-ta-bota”, “erabili-ta-bota”. Zergatik ez egin gauzak beste era batean? Zergatik ez egin hobeto?

Osasun krisi batean ere bizi gara. Gero eta minbizi gehiago, gero eta gaixotasun berezi gehiago. Erakundeek eten gabe ematen dizkigute oharrak: kontuz tabakoarekin, kontuz alkoholarekin, zaindu osasuna, egin ariketa fisikoa. Egunero esaten digute gaixotasun asko kutsadurari lotuta daudela. Nolaz baimentzen dute erraustegi berri batekin kutsatzea gure airea eta gure ondorengoek arnastuko dutena?

Krisi humanitarioa ere badaukagu. Garapen ereduak eragindako krisi sozial eta humanitarioa. Gure etxeetaraino ekarri du ezin bizia: langabezia, lanpostuen prekarietatea, etxegabetzeak, pobrezia gero eta ugariagoa. Hori gutxi balitz administrazioek inbertsio faraonikoetan xahutu dituzte diru publikoak eta inbertsio sozial guztietan murrizketak egiten dituzte: murrizketak osasungintzan, murrizketak irakaskuntzan, gazteen laguntzetan, ezindu eta pobreenen laguntzetan…

Lagunok, hemen bildu gara esateko EZ, esateko EZETZ, Gipuzkoarren bizitzak 35 urterako hipotekatuko dituen erraustegiari. Alferrikako den erraustegiari urte asko daramatzagu oihukatzen ERRAUSKETARIK EZ! Irun eta Hondarribian, Urnietan, Zubietan. ERRAUSKETARIK EZ! EZ ZUBIETAN ETA EZ INON! Urteak daramatzate Gipuzkoan erraustegia egin nahian zerbitzu publikoekin aberasten diren enpresa handiak eta lotsa gutxiko zenbait politikari.

Zubietan lurrak urratzen ere hasi ziren. Baina sei urte pasata oraindik ez dute lortu. Gu gaur hemen egotea erraustegia oraindik eraiki gabe egotea, ez al da garaipen bat izan? Horregatik esaten dizuegu denoi ZORIONAK eta MILA ESKER! Batzuek hemendik tiraka eta besteak hortik tirak, iritsi garelako 2017ko martxora ORAINDIK ERRAUSTEGIRIK GABE!

Baina GAINERA, lagunok, beste zerbait ere gertatu da Gipuzkoan azken urteotan, zerbait zoragarria, zerbait itxaropentsua: 2009an hasita Gipuzkoan martxan dagoela Alternatiba, erraustea baino garbiagoa, osasuntsuagoa eta merkeagoa. Ez liburuetan edo planetan idatzia, ez. Gipuzkoako udalerrien erdia baino gehiagotan, egunero dago MARTXAN hondakinen kudeaketa Alternatiboa.

Gipuzkoan demostratzen ari gara ez dugula hondakinak erre beharrik. Demostratu dugu gai garela bilketa on bat eginda  hondakinen parte oso handi bat aprobetxatu eta errefus kiloak jaisteko. Eta azken errefus hori tratatzeko erre beharrik ez daukagula. Orain nahitaezkoa da udalerri askok egin duten bideari beste guztiek ere jarraitzea. Gipuzkoar guztiok berdinak eskubideetan. Gipuzkoar guztiok berdinak betebeharretan. Ez da onargarria batzuek 50 kg errefus azpitik botatzea, pertsonako eta urteko eta beste batzuek 250 kg edo 300 kg botatzen segitzea. Ez da onargarria eta ez da justua. Denon betekizuna da hondakinak murriztea eta sortutakoak ondo sailkatu eta tratzea.

Gipuzkoa puntako herrialdea izan daiteke hondakinen kudeaketa burutsu eta iraunkorrean. Garaiz gaude oraindik gauzak ondo egiteko. Gipuzkoako Foru Aldundia gobernatzen duten alderdiei berriro ere esan nahi diegu: Gelditu ezazue proiektua! Hartu ezazue hondakinen kudeaketa onaren norabidea! Egin kasu herritarrok eskatzen dizuegunari! Lagunok, asko egin dugu aurrera urteotan. Goazen aurrera gauzak ondo eginez hondakinen kudeaketa gero eta hobea eginez”.

Argazkiak

Errausketaren Aurkako Mugimendua

This slideshow requires JavaScript.

Errausketaren Aurkako Mugimendua: www.flickr.com/photos/

Noaua! astekaria

This slideshow requires JavaScript.

Informazi gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s