Zubiartean Elkarteak maiatzak 7ko Zubietako herri kontsultarako galdera adosteko batzarra deitu du

Zubiartean Elkarteak ostegunean (martxoak 30), arratsaldeko 19:00etan batzar irekia egingo du. Batzarra Kaxkapen egingo da eta bertan maiatzaren 7rako herri kontsultarako galdera adostuko da. Batzar honetan Mario Zubiaga EHU-ko irakaslearen laguntza izango dute: “Lansaio honetan Mario Zubiaga EHUko irakaslearen laguntza izango dugu. Zergatik ez dugu herri galdeketa Zubietako etorkizunaz ere galdetzeko aprobetxatzen? Zubietarrok udalerri batean bizi nahi al dugu? Ziur kanpo laguntzarekin galdera eder bat adosten dugula. Erakus dezagun gure etorkizunaz erabaki nahi dugula beste behin ere!”.

Asteartero bilerak

Zubiartean Elkarteak antolatzen dabilen galdeketaren taldea asteartero biltzen da 19:00etan, Zubietako Kaxkape egoitzan.

100 sinadura

Zubiartean Elkarteak galdeketa babesteko kaleratu duen manifestuak dagoeneko 100 sinadura lortu direla jakinarazi du: “Zinez eskertu nahi dizuegu zuen prestutasuna! Zorionak Zubieta!”.

Manifestua zubiartean

Zubietarrok erabakitze eskubidearen alde

“Zubieta, historia luzeko herria. Gure lur honek bizi izan dituen pasarteen lekuko eta kontalari bikainak ditugu herriko trikuharri, gaztainondo, lubaki, plaza eta zubia. Hamaika istorio eta gertaeren lekuko. Artzaintzatik nekazaritzara pausoa eman zuen lurraldea. Mila urteko herria, bai, 1.000 urte! Hala zioen gure herriari buruz idatzitako liburuaren izenburuak.

Entzunak ditugu, iraganeko Zubietako Unibertsitateari buruzko kontuak. Zergatik diogu hau? XIV. mendera arte, berau zelako Zubietaren burujabetza modua. Unibertsitatea: Latinezko hitza, “universitas”. Elkarte edo komunitate esan nahi duena. Euskaraz, “herria” alegia. Herri burujabea genuen gure herri maitea!!!

Noiz galdu zuen, ordea, bere burujabetza Zubietak? 1379ko otsailaren 28an? Edo, 200 urte lehenago Nafarroako Antso Jakitunak bere forua Donostiari eman zionean? Nabariak ditu gure herriak Euskal Herriarekiko antzekotasun ukaezinak. Iraganean: Bitan zatitutako lurraldea.

Gaur egun: Hegoak lotuta dituzten txorien ezintasunak dituzten bi herri. Eta etorkizunean: Txori kantuek alaitutako egunsentia, amesten duten bi herri burujabe. Gure herriaren izenak badu aro honetan garrantzitsua dugun ezaugarria: zubia. Hain zuzen ere, zubi artean kokatzen da gure bizilekua, eta lotura lanak egitea askotan tokatu zaigu zubietarroi.

Beraz, zabaldu, ireki eta luzatu ditzagun eskuak! Eraiki ditzagun zubiak! Ideiak, asmoak eta ametsak! Zabaldu besoak, aniztasunari, hizkuntzei, ideologia eta kultura ezberdinei… Izan ere, imajina ezina litzateke, elementu hauek guztiek txertatuko ez lituzkeen herri libre eta burujabea. Guztion arteko zubiak eraiki eta sendotzeko aroan gaude egun, Zubietako armarriak dioen moduan: ZUBIETA, BATU EZ BANANDU.

Horregatik, zubietarrok gure hitza adierazi nahi dugu ozen: gure etorkizunari buruz erabaki nahi dugu, herri modura nahiz nazio gisara. Erabakitze eskubidea herritarron oinarrizko eskubidea baita. Hala, euskal herritar garen heinean, Euskal Herriaren etorkizunaz erabakitzea guri dagokigu; eta ondorioz, erabakitze eskubidearen alde Zubietan egingo den maiatzak 7ko herri kontsulta babestu nahi dugu manifestu hau sinatuz. Gure etorkizuna erabakitzera goaz!”

Manifestua sinatzeko bi modu

Hurrengo deialdiak

  • Martxoak 30, osteguna: bilera ireki bidez adostuko da galdera 19:00etan Kaxkapen, EHU-ko irakasle Mario Zubiagaren laguntzaz.
  • Apirilak 9, igandea: Pagazpe eta Zubieta Pilota Elkarteen arteko bote luze desafioa 12:00etan Zubietako errebote plazan, Herritzartu eta Zubiartean elkarteek antolatuta.
  • Asteartero: Galdeketa antolatzeko taldea asteartero biltzen da 19:00etan, Zubietako Kaxkape egoitzan.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s