Gaur, 17:00etan, Otxandion ekingo dio Korrikaren lekukoak eskuz eskuko bideari

Badator 20. Korrika! Gaur Otxandion (Bizkaia) abiatuko da, 17:00etan, lekuko barruan mezua sartu eta gero, eta 2.500 kilometroko ibilbidea egingo du Euskal Herriaren luze-zabalean. Apirilaren 9an amaituko da, Iruñean, igandearekin. Batzuk leloa izango du aurten Korrikak; bat eta zuk hitzak elkartuta, euskarara batzeko deia egingo dute.

a

“Batzuk” leloa

Batzeko deia egingo dute aurtengo Korrikan. Batzuk leloa aukeratu dute, herritarrak euskarara gonbidatzeko, erdaldunak euskararen mundura hurbiltzeko: “Hizkuntza, kultura, mundu bat sendotzeko bidean, zuk ere bat egin dezakezu, zeuretik, zeure hizkuntza aberastasuna eta kultura aniztasun unibertsala bizi ditzazun: ikasiz, erabiliz eta ahalbidetuz. Hizkuntza eta hiztun guztiak aukera berdintasunean biziko diren Euskal Herria eta mundua nahi ditugu. Justizia kontua da: hizkuntza gutxitu baten iraupenerako babesa eta hiztunen eskubideen defentsa”.

Omenduak

Sortzaileak hartu dituzte gogoan. Urteurrena ospatzeko, ekitaldi bat egin zuten otsailaren 11n, Irunen (Gipuzkoa), eta han omendu zituzten sortzaileak. 1980an egin zuten lehenengo Korrika, azaroaren 29tik abenduaren 7ra; Oñati (Gipuzkoa) eta Bilbo lotu zituzten.

Otxandion hasi eta Iruñean amaiatu

Ibilbidea Otxandion abiatuko du gaur Korrikak. Egun osorako egitaraua antolatu dute bertan: Korrikari buruzko ibilbide musikatua, umeentzako jolasak, herritarren antzerki saioa… 17:00etan hasiko da Korrika. Joseba Kanpo AEK-ko kide zenaren senideek eramango dute lekukoa lehenengo kilometroan; Otxandiokoa zen Kanpo, eta Korrikaren sortzaileetako bat. Haien hurrengoa izango da hiriburuetako udalen kilometroa.

Hiriburuei begira jarrita, Gasteizen gaur izango da (19:00); Donibane Garazin, igandean (11:00); Baionan ere, igandean (17:20); Maulen, astelehenean (10:00); Donostian, asteartean (18:45); eta Bilbon, berriz, ostegunean (16:50).

Korrika Iruñean bukatuko da. Kilometroak hartu dituzte gobernuak, parlamentuak eta udalak, eta arduradunak ere joatekoak dira lasterka egitera. Nafarroan izango da Korrika bihar-etzitan ere, hegoaldean, eta aldaketa bistaratuko da haietan ere. Kilometroak erosi dituzte udal gehiagok: Castejon, Cascante, Lodosa, Sartaguda… Hogei bat udalen eskariaren ondoren Euskararen Legea aldatzea aztergai duten garaian egingo dute 20. Korrika.

Apirilaren 4ean Usurbilen

Apirilaren 4ean (asteartea) gaueko 23:39an Zubietako hipodromoko zubira iritsiko da Korrika. Lasartearren eskutik jasoko dute lekukoa zubietarrek eta bertan hasi eta Aginagako Mapilera arte, herri eragile desberdinek garraiatuko dute lekukoa.

Guztira 11 kilomero izango dira: Zubietako hipodromoa, Zubieta, Santuenea, Bizkarre, Kalezar, Kaxkoa (Bordatxoko errotonda, Udala, Kale Nagusia, Atxegalde), Aginaga (N-634 errepidetik).

Usurbilgo lekukoa hartuko dutenak

  1. Lanbide Eskola
  2. Zubietako Eskola Txikia
  3. Zubietako Herri Batzarra
  4. Zubietako Jai Batzordea
  5. Ederlan, Berriola
  6. EHBildu
  7. Noaua! Kultur Elkartea
  8. Elhuyar
  9. Udarregi Ikastola
  10. Usurbilgo Udala
  11. Aginagako Jai Batzordea
  12. Lagun koadrila bat
  13. Andatza M.K.T.
  14. Orbeldi D.T.

Usurbilgo KORRIKA BATZORDEAREN EKITALDIAK

  • Apirilak 1, larunbata: 15:30 Mus txapelketa Txiribogan (izen ematea, 15:30-16:00). Sariak:
  1. Arkumea eta bi botila ardo.
  2. 8 txuleta eta bi botila ardo.
  3. Saiheskia eta bi botila ardo.
  4. Gazta eta bi botila ardo.
  • Apirilak 2, igandea: 18:30 Olatz Kortaren musika emanaldia frontoian.

KORRIKA TXIKIA

Apirilak 4, asteartea.

AGINAGAKO ESKOLA TXIKIAN

  • 11:00 Korrika Txikia Aginagan barrena.

UDARREGI IKASTOLA

  • 15:20 Urdaiagatik DBH 2-3, Santuenetik LH6D, Bizkarretik LH4A+B, Antxeta taberna paretik LH2 eta Bordatxo taberna paretik HH3koak abiatuko dira.
  • 15:30 Haur Eskolatik LH 6A+B, Olarrondo sarreratik LH5, Atxegaldeko Karobi taberna paretik LH3 eta Gaztelekutik HH5ekoak abiatuko dira.
  • 15:30 Iborla baserritik DBH 1-4 irtengo dira. Kalezarreko aldapan LH3D, Labe Txiki parean LH1, eta Patri jatetxe parean HH4koak batuko zaizkie. Ibilbideen helmuga: frontoia.
  • Amaiera ekitaldia frontoian: Lekukoaren mezuaren irakurketa. 3 kanta abestuko dituzte: “Oihu bat entzun”, “Euskalduna euskaraz”, “Aberriaren mugak”. Tipi-tapa koreografia dantzatuko dute. Amaieran, Zirkorrika abestia.
  • Ondoren, txokolate jana AEK-ren eskutik. Oharra: erabilitako edalontziak antolatzaileei itzuli!

ZUBIETAKO ESKOLA TXIKIA

  • 16:00 Korrika Txikia Kaxkoan zehar, Eskola Txikiko ikasleen eskutik.
  • 16:30 Merienda.

ZUBIETAKO GURASO ELKARTEA eta JAI BATZORDEA

  • 19:30 Joko ezberdinak plazan: Twistter erraldoia, dortsalen margoketa, Boleibol eta Pin pon partidak… eta gehiago, Guraso Elkartearen eta Zubietako Jai Batzordearen eskutik.

ZUBIETAKO ZUBIARTEAN ELKARTEA

  • 20:30 Afaria. Kuadrila bakoitza ardura dadila berea ekartzeaz. Plazan mahaiak egongo dira eta denon eskuragarri: edaria, postrea eta kafea, Zubiartean Elkartearen eskutik.
  • 22:00 Musika eta jai giroa Kaxkoan.
  • 23:00 Bakoitza bere postuetara! 3,2,1… Goazen korrika!

INFORMAZIO GEHIAGO

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s