Gaur hasiko da Herritzartu Elkarteak antolatutako erabakitze eskubidearen inguruko hitzaldi zikloa

Usurbilgo Herritzartu Elkarteak martxoa eta apirila bitartean erabakitze eskubidearen inguruko hitzaldi zikloa antolatu du. Gaur, martxoak 31, izango da lehena. Hitzaldi hauetan erabakitze eskubidearen inguruan esperientzia duten gonbidatuek parte hartuko dute.

Egitaraua

Martxoak 31, ostirala

  • “Erabakitze eskubidea Katalunian eta Euskal Herrian. Zer paper jokatzen ari da gizarte mugimendua?”
  • Hizlariak: Elena Jimenez (Ómnum Cultural) eta Pello Urzelai (Gure Esku Dago).
  • Elkarrizketatzailea: Mertxe Aizpurua (Kazetaria)
  • 19:00etan, Sutegin.

Apirilak 5, asteazkena

  • Tolosaldeko galdeketaren ingurukoak ezagutzeko aukera.
  • Hizlariak: Kike Amonarriz (Tolosaldeko GED) eta Garbiñe Biurrun (Tolosaldeko GED)
  • 19:00etan, Sutegin.

Apirilak 21, ostirala

  • Erabakitze eskubidea alderdi politikoen ahotan. Noaua! Kultur Elkartearekin elkarlanean antolatua.
  • Hizlariak: Luke Uribetxeberria (EAJ-PNV), Marian Beitialarrangoitia (EHBildu) eta Juantxo Iturria (Ahal Dugu-Podemos).
  • Elkarrizketatzailea: Fermin Munarriz (Kazetaria)
  • 19:00etan Sutegin.

Bolondres taldea osatzeko deia

Herritzartu Elkarteak maiatzaren 7ko galdeketa prestatzeko bolondresak behar dituela jakinarazi du. Horretarako apirilaren 5era (asteazkena) arte lokalean izena emateko aukera egongo da (astelehenetik ostiralera 18:00-20:00) edo Herritzartuk Sutegin antolaturiko hitzaldi zikloan jarriko duten mahaian.

Bi lan txanda galdeketa egunerako

Galdeketa egunerako bi lan txanda antolatuko dutuztela adierazi du Herritzartuk, goizerako eta arratsalderako eta bi lan hauek egin beharko dituzte bolondresek:

  • Bozka mahaietan egon: botoemaileak errejistratu, bozka jaso…
  • Laguntzaile moduan: boto emaileei lagundu, informazioa eman…

Beste ekimen batzuk

  • Apirilak 1, larunbata: 12:00etan Berme eta Jarraipen Batzordearen osaketa Potxoenean.
  • Apirilak 9, igandea: 12:00etan Pagazpe eta Zubieta Pilota Elkarteen arteko bote luze desafioa Zubietako errebote plazan, Herritzartu eta Zubiartean elkarteek antolatuta.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s