Etxeratek Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan elkarretaratzeak deitu ditu azken istripua salatzeko

Arg. Etxerat Elkartea

Etxerat Elkarteak jakinarazi du asteburu honetan Murtziako espetxean (787 km) dagoen Mikel San Sebastian preso politikoaren lagun batek kotxe istripua sufritu duela Oiartzunen, bisita izan ostean.

Etxerat Elkartea: “Mikel San Sebastianen laguna goizaldean iritsi zen Lopidanara Murtziatik zetorren Mirentxineko furgonetan eta, ondoren, bere auto partikularrean itzulera bidaia egin behar zuen Lesakaraino. Oiartzungo bidesaria igaro ostean, euri-erauntsi baten erruz preso politikoaren ahaideak autoaren kontrola galdu eta errepideko erdibitzailearen aurka jo zuen. Autoa erabat birrindua geratu da, baina Mikel San Sebastianen laguna onik atera da”.

Etxeratek espetxera bidean edo bueltan istripua jasan duten euskal preso politikoen senide eta lagunen kopurua 10ra igo dela jakinarazi du. Etxeratek astebururo astebururo, 28 urte luze hauetan, euren bisita-eskubidea bermatu ahal izateko dispertsio politikak ezartzen dituen arrisku eta kostu fisiko, psikiko eta ekonomikoei aurre egin behar dietela salatzen du: “Desplazamendu behartuen egoerak 16 biktima eta 400 istriputik gorako balantze beldurgarria utzi du, oraingoz”.

Etxeratek Hego Euskal Herriko 4 hiriburuetan elkarretaratzeak deitzen ditu azken istripua salatu asmoz:

Apirilak 3, astelehena

  • IRUÑEA: 20:00etan PPren egoitzaren aurrean.

Apirilak 4, asteartea

  • BILBO: 19:00etan Arriagan.
  • GASTEIZ: 19:30ean Andra Mari Zuriaren plazan.

Apirilak 5, asteazkena

  • DONOSTIA: 19:00etan Bulebarrean, Udaletxe ondoan. Bertan Elkarteko bozeramaileek eta istripua jasandako biktimek deklarazioak eskainiko dituzte.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s