Usurbilgo Udalak 2017ko “Oporrak bakean” elkartasun egitasmoa abian jarri du

Usurbilgo Udalak 2017ko “Oporrak bakean” elkartasun egitasmoa abian jarri du. Haur Sahararekiko elkartasun proiektu bat da, bakearekiko bultzada eta injustizi eta gerraren kontrakoa. Elkartasun proiektu honek haur sahararrei ordura arte liburuetan soilik ezagutu duten errealitatea (errekek, mendiak, basoak, itsasoa eta abar) ikusteko aukera eskaintzen die; bertako haurrekin bizirauteko posibilitatea eta errefuxiatuen kanpamentuetako egunerokotasunetik ezberdina den munduarekiko beste irudi bat izateko aukera eskaintzen dielarik.

Haur hauek 10 eta 12 urte bitartekoak dira, errefuxiatuen kanpamentuan jaio eta hazi direnak eta beraien familiekin atzerrian denbora luzea daramatenak, 1975ean Espainiak alde batera utzi zituenetik. Lehen mailako beharren gabezia dute, elikagaiak, medikuntza eta hezkuntza eta udan 60º graduraino iristen diren tenperaturak pairatzen dituzte.

Usurbilgo Udala: “Aurreko urtean 108 haur saharar izan genituen Gipuzkoako familietan, ‘Oporrak Bakean’ programaren barnean, E.A.E.ko Saharar Ordezkariek, Saharar Herriaren Lagunen Elkarteek eta instituzio ezberdinak bultzatuta. Aurtengo helburua gutxienez iazko kopuru bera etortzea da. Horretarako orain dela hilabete eta erdi “Bueltan” kanpaña abiarazi genuen”.

Nola parte hartu programa honetan?

Herritarrek programa honetan parte hartzeko aukera izango dute. Usurbilgo Udaleko Gizarte Zerbitzuetan beharrezkoa den informazio guztia eskatu daiteke, inongo konpromezutik gabe: gizarte-zerbitzuak@usurbil.eus edo 943 377 110 telefonoan.

 www.oporrakbakean.jimdo.com

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s