Gaur ipuin kontaketa saioa Sutegi udal liburutegian Maite Franko ipuin kontalariaren eskutik

Usurbilgo Udalak antolatuta gaur (apirilak 4) arratsaldeko 18:00etan ipuin kontaketa saioa egongo da Sutegi udal liburutegian. Maite Franko ipuin kontalariak eskainiko du emanaldia eta HH4ko haurrei zuzendua egongo da.

Nor da Maite Franko?

Maite Franko (Irun-Hondarribia, 1971),  antzerkigintza, irakaskuntza, bikoizketa eta literaturan murgiltzen da. 2004 urteaz geroztik, ipuin-kontalaritzaren alorrean dabil. Ahoz aho ibilitako ipuinak, argitaratu berriak zein egileak berak sortutakoak jolas, asmakizun eta dramatizazioekin nahasten dira, barruan umore, misterio eta mezu positiboekin.

Ipuinak aitzaki hartuta, 2010. urtean Berdinola eta Babesola hezkuntza programak sortu eta egun haiekin ari da lanean. Eta tartetxoren bat duenean, Oparipuinak edo oparitarako ipuin pertsonalizatuak idatzi ere egiten ditu, www.ttiklik.com guraso eta hezitzaileentzako webgunean.

Informazio gehiago: www.maitefranko.com

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s