Gipuzkoako Foru Aldundiak Zubietako erraustegia eraiki eta kudeatzeko lanen kontratua sinatu du

Astelehenean (apirilak 3) jakin genuen Gipuzkoako Foru Aldundiak Zubietako erraustegia eraiki eta kudeatzeko lanen kontratua sinatu duela, Urbaser, Meridiam Investments, Altuna y Uria, Moyua, Murias eta LKS Ingeniería enpresa taldearekin. Txalo artean izenpetu zuten kontratua Asensio diputatuak eta lanetan eta proiektua jorratzen eta kudeatzen parte hartuko duten enpresetako ordezkariek. Kontratua sinatuta, ahalik eta lasterren lanekin hasiko dela adierazi du Aldundiak. Hori horrela izanik, Zubietako erraustegia, 2019ko udazkenerako martxan egotea aurreikusten du Diputazioak.

Erraustegia=Gipuzkoa Ingurumen Gunea

Asensio diputatuak “egun seinalatua” dela adierazi zuen. Enpresen partetik, Urbaserreko zuzendari nagusi Maria Jesus Ramirezek eta Moyuako arduradun Gorka Natxiondok hartu zuten hitza. Nabarmendu zuten egitasmoak (Gipuzkoa Ingurumen Gunea izendatu dute) onura besterik ez duela ekarriko, eta “punta-puntako” teknologia izango duela: “Europako instalaziorik modernoena izango da”.

Kezkatzeko motiborik ez omen dago

Urbaser enpresako ordezkariak adierazi zuen ez dagoela kezkatzeko motiborik hondakinak erraustuta airean zabal daitezkeen partikula kutsagarrien inguruan: “Sistema guztiz aitzindaria erabiliko da gasak arazteko, Europako iparraldeko toki batzuetan besterik ez dute erabiltzen oraindik”.

Hilabetez geldirik

FCCk Zubietako erraustegiaren adjudikazioari jarritako helegiteak hilabetez geldiarazi dio Aldundiari eraikuntza enpresekin kontratua sinatzeko aukera. EH Bilduk gelditu zuen erraustegi proiektua egitea berari zegokiola nabarmendu zuen FCCk helegite horretan baina Gipuzkoako Kontratu Helegiteen Auzitegiak Aldundiari eman zion arrazoi aurreko astean, 2011ko adjudikazioa berriz ezartzea “ezinezkoa” dela iritzita.

SWAPen aurkako errekurtsorik ez

2011n bankuekin sinatu ziren SWAPak ordaintzea agintzen duen Gipuzkoako Auzitegiko epaiari helegiterik ez aurkeztea erabaki zuen, Gipuzkoako mankomunitateak biltzen dituen Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) ostiralean egin zuen ezohiko eta urgentziazko batzarrean. Asanbladaren %76a errekurtsoa aurkeztearen aurka agertu zen, %10a alde. Gipuzkoako Auzitegiaren ebazpena eta gai honen inguruko txosten juridikoak aztertuta hartu dute erabakia. Txostenok kasazio helegitea aurkeztearen aurkakoak zirela dio Asensio diputatuak.

EHBilduk/Ahal Dugu-Podemosen eskaerak

Gai honetan ez dute iritzi bera ordea, EHBilduk eta Podemos Ahal Duguk. Aipatu epai hau Auzitegi Gorenean errekurritzearen aldekoak baitziren. GHK-k urgentziaz ostiralean eginiko batzarraren bezperan, ostegunean, epai hau errekurritzeko eskaera aurkeztu zuten bi alderdiok Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Argi denez ordea, ez da aurrera atera. Honela zioen bi eragileok aurkezturiko hiru puntuko eskaerak:

  1. Gipuzkoako Batzar Nagusiek aitortzen dute, Gipuzkoako herritar guztientzat ondorio kaltegarriak ekar ditzaketen erabaki eta praktiken aurrean, Gipuzkoako interes orokorren onurako jarrera hartu behar dutela instituzio publikoek eta ez entitate pribatuen onurakoak.
  2. Gipuzkoako Batzar Nagusiek eskatzen diote Gipuzkoako Foru Aldundiari eta berau partaide nagusia den Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioari, gipuzkoarren interesen defentsan, martxoaren 9an Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak swap edo arrisku koberturari buruz eman zuen epaia errekurritu dezala.
  3. Gipuzkoako Batzar Nagusiek eskatzen diote Gipuzkoako Foru Aldundiari hondakinen kudeaketari buruz etorkizunean eman beharreko urratsetan gipuzkoar herritarren erabaki demokratiko eta esplizituan oinarritu dadila, herritarrei espreski eta berariaz galdetuz adierazitakoan.

Gipuzkoa Zutiken Sinadura bilketa

Gipuzkoa Zutikek sinadura bilketari ekin dio, zehazki sinatutakoa zer den publiko egiteko eskatuz. Testua euskaraz, gazteleraz, frantsesez eta arabiarrez jarri dute. Bertan zera azpimarratzen dute: “Jakin dugu erraustegiaren proiektua sinatuz gero, ondoren albo batera uzten bada 600 milioi euro oparitu beharko dizkiegula enpresei, ‘kalte ordain’ kontzeptuan. Herritarron dirua, zerga bidez jasoa, zuzenean %1aren boltsikora kontratu eta kalte ordain kontzeptuetan. Horregatik, eta gai hauei buruz ere erabaki nahi dugulako, zera diogu: Gure izenean sinatuko duten kontratua ikusi nahi dugu. Egia jakin nahi dugu”.

Ezagutzen dena: Deloitteren txostena

Pello Zubiriak 2016ko uztailean argitaratu zuen “Ez nire izenean” artikuluan laburbildu zuen Deloitte “aholkularitza” enpresak GHKri prestatutako Informe de fiscalización previa del gasto y certificado de existencia de crédito”. Bertan zehazten diren irizpideak dira Zubietako erraustegiaren baldintza ekonomikoez herritarrok gaur arte dugun informazio bakarra.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s