Etxerat Elkarteak XVI. Nazionala ospatu du Leioan

Apirilaren 2an Etxerat Elkarteak bere XVI. Batzar Nazionala ospatu zuen Leioako EHUko campusean. Pasa den urteko balantzea egiteaz gain, hemendik aurrerako egin beharreko lanaren planifikazioa aurkeztu zuen:

“Gaur Leioan gure hamaseigarren batzar nazionala burutzen ari gara eta aurrera begiratzeko asmo sendotik abiaturik egiten dugu. Etxeratek bere konfiantza osoa euskal gizartean ezarria du, egoera politiko berriak sortzeko  eta bakerantzako bidea egiteko, eta helburu hori lortzeko, berriki indarrean jarria den akordio soziala aintzat hartuz, euskal gizartea arlo ezberdinetan ordezkatzen duten indar politiko, sindikal eta sozialen parte hartzea eta atxikimendua behar ditugu. Akordio sozialaren bidez euskal presoek pairatzen duten urruntzea bertan behera utzi eta larriki gaixorik dauden presoen egoerari konponbidea jartzea lortu nahi dugu.

Gasteizen azken Batzar Nazionala egin zenetik urtebete igaro den honetan, euskal preso politikoen senide eta lagunak ispilu aurrean jartzen gara berriz ere, salbuespenezko espetxe politika kupidagabearen jomugan gaudelako. Politika honen ondorio fisiko, sikiko eta ekonomikoak suntsigarriak dira eta denborak aurrera egiten duen heinean eragina areagotu egiten da.

Gaitz larri eta sendaezinak pairatzen dituzten presoentzat denbora bukatzear dago. 1-3/2017 azken instrukzioak modu garbian adierazten du Espainian estatu arrazoia ez dela soilik heriotz zigorra, era honen bidez presoen senide eta lagunen sufrimendua azken uneraino luzatu  eta areagotu nahi dutelako. Eta honen aurrean, berandu baino lehen, akordio politiko eta instituzional baten bidez denetariko neurriak indartu nahi ditugu, eskubide urraketa honekiko gero eta handiagoa den gizartearen sentikortasunari bidea zabaltzeko.

Presoak urruntzean senideekin izan beharreko loturarekiko eskubideak urratzen dira. Frantziako espetxeetako ikuskatzaile nagusiak honela adierazi du bere urteroko txostenean. Europar legebiltzarreko talde batek ere bat egiten du adierazpen honekin, baita Espainiako Auzitegi Konstituzionaleko hiru epaileek ere, baina batez ere euskal gizartea da urruntzea iraganeko kontua izan dadila nahi duena. Eskubide urraketaren bidez gobernuek ezarri diguten sufrimendu eta mendeku egoera horren aurka akordio sozialak muga jarri behar du.

ETAk armagabetzea burutzeko adierazitako borondadeari Espainia eta Frantziako gobernuek emaniko erantzunaren ondorioz, gizarte zibilak gobernuek  jorratu nahi ez duten bidea jorratu behar izan du, eta hau guztiz adierazgarria iruditzen zaigu. Honen truke saririk ez dela izango esan dute, baina hori ez da kontua, giza eskubideak aintzat hartzea baita helburua. Giza eskubideak betetzea sari baten parekoa dela uste izatea oso oker handia da, eta eskubide horiek betearazi beharko lituzketen gobernuek honelakorik ezin dute esan, hau onartezina da.

Batzar nazional honek, normaltze sozial eta politikoa lortzea dela eta, Etxeratek egin beharreko ekarpenari begira atzera ezinezko pausua izan beharko luke. Eskubideak urratzen direnean horren berri zabalduko dugu eta salatu egingo dugu. Egungo espetxe politikak eragiten duen mina nolakoa den jakin dadin lanean jarraituko dugu, eta urruntzeak kaltetutako senide eta lagunei arlo ezberdinetan laguntzeko onena eskainiko dugu. Era berean, egoera honek sortzen duen giza kaltea ahal den neurrian apaltzeko behar diren baliabide tekniko eta humanoak lortzen ahaleginduko gara”.

Elkarretaratzeak lau hiriburuetan

Etxerat Elkarteak deituta Hego Euskal Herriko 4 hiriburuetan elkarretaratzeak burutu ziren pasa den astean azken istripua salatu asmoz. Murtziako espetxean (787 km) dagoen Mikel San Sebastian preso politikoaren lagun batek kotxe istripua sufritu zuen Oiartzunen, bisita izan ostean.

Bilbo

Donostia

Gazteiz

Iruñea

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s