Etxeratek azken istripua salatzeko gaur Donostian egingo den elkarretaratzera joateko deia egin du

Pasa den astean Saint Martin de Ré espetxean (550 km) dagoen Ander Mujika preso politiko donostiarraren senideek (gurasoak, anaia eta bost urteko ilobak) auto istripua izan zuten. Bordele parean sufritu zuten ezbeharra. Aurrean zihoan autoak ezustean balaztatu ondoren, senideen autoak arazorik gabe frenatzea lortu zuen baina atzetik zetozen 2 autok kolpatu zituen, azkenean 4 autoren arteko talka gertatu zelarik.

Etxeratek Hego Euskal Herriko 4 hiriburuetan elkarretaratzeak deitzen ditu azken istripua salatu asmoz:

  • Donostia: Apirilak 18, asteartea, 19:00etan Bulebarrean, Udaletxe ondoan. Bertan elkarteko bozeramaileek deklarazioak eskainiko dituzte.
  • Bilbo: Apirilak 18, asteartea, 19:00etan Arriagan.
  • Gasteiz: Apirilak 18, asteartea, 19:30etan Andra Mari Zuriaren plazan.
  • Iruñean eta Donibane-Garazin egin dituzte.

Etxerat Elkartea: “Jakitun gara Aste Santuko egun hauetan ohiko opor garaia da jende askorentzat, baina guk ez dugu oporrak hartzeko aukerarik. Opor-egunetan gure lehentasuna gure senide eta lagun presoak dira, beraien sorterritik ehunka edo milaka kilometrotara urrutiratuak diren senide eta lagun presoak dira. Gure opor-egunak espetxeetara bidean igarotzen ditugu, dispertsio politikak ez baitu halakorik ezagutzen.

Ezbehar berri honekin, 14ra igo da espetxera bidean edo bueltan istripua jasan duten euskal preso politikoen senide eta lagunen kopurua. Etxerat Elkarteak astebururo astebururo, 28 urte luze hauetan, euren bisita-eskubidea bermatu ahal izateko dispertsio politikak ezartzen dituen arrisku eta kostu fisiko, psikiko eta ekonomikoei aurre egin behar dietela salatzen du. Elkarteak gogorarazi nahi du desplazamendu behartuen egoerak 16 biktima eta 400 istriputik gorako balantze beldurgarria utzi duela, oraingoz”.

www.etxerat.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s