Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak antolatuta maiatzaren 7an Ziga-Erratzu mendi irteera

Usurbilgo Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak maiatzaren 7rako (igandea) Ziga-Erratzu mendi irteera antolatu du. Bidasoako kontrabandisten ibilbidearen bosgarren etapa izango da. Mendi martxa parte hartuko dutenek Zigatik abiatu eta Baztandik barrena Erratzura iritsiko dira. Ibilaldia amaitutakoan, Erratzuko Kastonean egingo dute bazkaria.

  • Eguna: Maiatzak 7, igandea.
  • Irteera ordua: 07:30ean.
  • Irteera lekua: Oiardo kiroldegi aurretik.
  • Garraioa: Autobusa.
  • Ibilbidea: 24 km.
  • Izenematea: Andatza Mendizaleen Kirol Taldeko kontu korrente zenbakian. Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321 edo Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805.
  • Epea: izena emateko azken eguna maiatzak 3 (asteazkena).
  • Izena ematerakoan ordaindu behar den kopurua: 25€ (autobusa eta bazkaria).
  • Plaza mugatuak.
  • Bazkaria Erratzuko Kastonea jatetxean izango da.
  • Oharra: Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak antolatzen dituen irteeretan parte hartzeko ezinbestekoa da mendiko federatua izatea eta aseguro txartela eguneratu izatea. Federatu gabe dagoenari tramitea egiteko laguntza emango zaio, hala nahi bada. Horretarako Andatza Mendizaleen Kirol Taldeko web orrian aurkitzen da egin beharrekoa edota antolatzaileekin harremanetan jarri andatza@hotmail.com helbidean.

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s