M7ko herri galdeketa babesteko apirilaren 29an mosaiko erraldoia, zikiro jana eta elektrotxaranga

Herritzartu eta Zubiartean Elkarteek maiatzaren 7ko herri galdeketa girotzeko datozen asteetan hainbat ekimen burutuko dituzte: hitzaldia, mosaiko erraldoia, zikiro jana eta elektrotxaranga.

Herritzartuk dagoeneko bi hitzaldi egin ditu apirilean eta hirugarrengo bat ere bada: “Erabakitze eskubidea alderdi politikoen ahotan”. Hitzaldia apirilaren 21ean (ostirala) izango da, 19:00etan Sutegin. Hizlariak Luke Uribetxeberria (EAJ-PNV), Marian Beitialarrangoitia (EH Bildu) eta Juantxo Iturria (Ahala Dugu-Podemos). Elkarrizketatzailea Fermin Munarriz kazetaria izango da.

apirilaren 29an erabaki fest jaialdia

Hitzaldiez gain Erabaki Fest jaialdia antolatuko dute Herritzartuk eta Zubiartean Elkarteek apirilaren 29rako (larunbata). Egun osoko jaia izango dela iragarri dute, herriko Kaxkoan bertan.

Egitaraua

  • 12:00etan “M7 erabaki” esaldia irudikatuko duen mosaiko erraldoi bat osatuko da  Mikel Laboa plazatik abiatuta. Hizkietako bat zubietarrek osatuko dute.
  • Eguerdian frontoian  zikiro jana. Aurrez txartelak eskuratu behar dira, apirilaren 23a (igandea) baino lehen. Artzabal, Irrati, Bordatxo, Aitzaga, Txiriboga eta Patri tabernetan erosi daitezke 23 eurotan. 15 euroren truke, ikasle eta langabetuek. Haurrentzako paella izango da; txartelak kasu honetan 5 eurotan eskuratu ahalko dira.
  • 18:30etatik aurrera, elektrotxaranga.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s