Aurten ere Usurbilgo Udalak eta Noaua! Kultur Elkarteak Udajolas ekimena martxan jarriko dute. Udajolasen 4 urtetik 12 urtetara bitarteko haur eta gaztetxoei zuzendutako udaleku irekiak dira. Uztailaren 3an hasi eta 28an bukatuko dira, 09:30 eta 13:30 bitartean.
parte hartzeko eman beharreko pausoak
- Izena emateko epea: maiatzaren 2tik maiatzaren 8ra arte (biak barne)
- Lekua: Noaua! Kultur Elkarteko egoitzan (Bordaberri 3 Eguzkitzaldea – Tel.: 943 360 321).
- Izena emateko ordutegia: 10:00-11:00 bitartean eta 16:00-18:00 bitartean (larunbata eta igandean itxita).
- Kuota orokorra: 83€.
- Familia ugarientzako: 67€ (Familia Ugariaren txartela edo Familia Liburuaren kopia bat eraman behar da).
- Aurkeztu beharrekoa: izen-emate orria, ordainketa agiria eta gizarte-segurantzako txartelaren kopia.
- Ordainketa: Laboral Kutxako 3035 0140 34 1400025811. Ezinbestekoa da bertan haurraren izen-abizenak agertzea (behin izena eman ondoren ez da dirua itzuliko).
Udajolaseko gurasoen bilera
Udajolaseko gurasoen bilera ekainaren 8an (osteguna) egingo da Sutegiko aretoan, 17:00etan.