Usurbilgo eta Zubietako maiatzaren 7ko herri galdeketan aurrez bozkatzeko aukera egongo da

Maiatzaren 7an (igandea) Usurbilgo Herritzartu eta Zubietako Zubiartean elkarteek herri galdeketak burutuko dituzte. Egun horretan bozkalekuetara gerturatu ezin duenak berriz, edo besterik gabe, proposatu diren galderen gaineko iritzia lehenago eman nahi duenak aurrez bozkatzeko aukera izango du. Usurbildarrek Herritzartu Elkarteak Etxebeste kalean duen egoitzan bozka emateko aukera izango dute apirilaren 27tik (osteguna) aurrera. Zubiartean Elkarteak Zubietan ere aldez aurretik bozkatzeko aukera egongo dela adierazi du, maiatzaren 3an (asteazkena) hain zuzen ere.

Bozkatzeko baldintzak

  • 16 urte beteak izan eta Usurbilen erroldatua egotea.
  • Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
    -> Espainiako Estatuak herritartzat jotzen dituen pertsonek, ondorengo identifikazio dokumenturen bat aurkeztu behar dute: Espainiako Nortasun Agiri Nazionala (NAN); EHNA+2017 errolda agiria; gidabaimena+2017ko errolda agiria; edo pasaportea.
    -> Espainiako Estatuak herritartzat jotzen ez dituen pertsonek, ondorengo identifikazio dokumenturen bat aurkeztu behar dute: bizileku txartela (Europar Batasuneko kide ez diren Estatuetako herritarren kasuan); jatorrizko Estatuak jaulkitako nortasun txartela edo pasaportea; nortasun txartela edo agiria; edo gidabaimena eta 2017ko errolda agiria.

Norbere identifikazio dokumentuarekin batera, derrigorrez aurkeztu beharko da 2017ko errolda agiria kasuotan: identifikazio dokumentua iraungita badago edo identifikazio dokumentuan ageri den helbidea ez bada Usurbilgo udalerrikoa.

BOZKA EMATEKO EGUTEGIA USURBILEN

  • Galdera: “Nahi al duzu Euskal Herria estatu independentea izatea?”.
  • Herri kontsultarako aurrez bozkatzeko aukera Herritzartuk Etxebeste kalean duen egoitzan. Ordutegiak:
    – Apirilak 27, osteguna. 18:00-20:00.
    – Apirilak 28, ostirala. 19:00-21:00.
    – Maiatzak 2, asteartea. 18:00-20:00.
    – Maiatzak 3, asteazkena. 11:00-13:00/18:00-20:00.
    – Maiatzak 4, osteguna. 18:00-20:00.
    – Maiatzak 5, ostirala 19:00-21:00.
    – Maiatzak 6, larunbata. 11:00-14:00.

Maiatzak 7, igandea – USURBIL

  • 09:00-20:00 Galdeketa Usurbilen.
  • Bozka lekuak:
    Kaxkoan: Kontseju zaharra kalea etxe atarian.
    Kalezarren: Haur Eskola eta Ugarte baserri ondoko markesina parean.
    Santuenean: Ibai Ondo elkarte ondoko plazan.
    Aginagan: apaiz-etxean.

BOZKA EMATEKO EGUTEGIA ZUBIETAN

  • Galdera: “Euskal Herri independente bateko herritarra izan nahi al duzu?”
  • Maiatzak 3, asteazkena: Herri kontsultarako aurrez bozkatzeko aukera Zubiartean Elkarteak antolatuta.    18:00-20:00 Zubietako elizako arkupeetan.

Maiatzak 7, igandea – ZUBIETA

  • 09:00-20:00 Galdeketa Zubietan.
  • Bozkatzeko aukera Zubietako elizako arkupeetan.

Informazio gehiago

2 responses to “Usurbilgo eta Zubietako maiatzaren 7ko herri galdeketan aurrez bozkatzeko aukera egongo da

  1. Pingback-a: Zubietarrek eta usurbildarrek maiatzaren 7ko galdeketak babestu dituzte. Spotak ikusi nahi? | Usurbildarrak aurrera

  2. Pingback-a: Larunbatean usurbildarrek eta zubietarrek ‘M7 ERABAKI’ mosaiko erraldoia osatu zuten | Usurbildarrak aurrera

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s