Amelia Barquín eta Elena Jimenez
Zubige Elkarteak (Zubietako Herri Eskolako Ikasleen Guraso Elkartea) formazio ziklo bat antolatu du datozen asteetarako. Guztira hiru ikastaro izango dira eta lehendabizikoa astearte honetan (apirilak 25) egingo da. Lehen bi ikastaroak Amelia Barquínek (Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakaslea, Mondragon Unibertsitatea) eskainiko ditu eta azken ikastaroa Elena Jimenezek (Sexune taldeko sexologoa).
Ikastaroak
Apirilak 25, asteartea
- “Hezkuntza eta generoa” ikastaroa. Hizlaria: Amelia Barquín. Zubietako Kaxkape lokalean, 17:00-19:00.
Maiatzak 2, asteartea
- “Hezkuntza eta generoa” ikastaroa. Hizlaria: Amelia Barquín. Zubietako Kaxkape lokalean, 17:00-19:00.
Maiatzak 9, asteartea
- “Haur sexualitatearen bide laguna” ikastaroa. Hizlaria: Elena Jimenez. Zubietako Kaxkape lokalean, 14:30-16:00.