Maiatzaren 22ra arte Santixabeletako egitarau lehiaketako proposamenak aurkezteko epea

2017ko Santixabel jai batzordea eta Udala dagoenako ari da jaietako egitaraua fintzen. Jaiak iritsi aurretik urtero bezala Santixabaletako egitarauaren diseinu lehiaketa martxan jarri da.

Lehiaketari buruzko zenbait argibide

  • Lehiaketa publikoa eta irekia izango da.
  • Lana originala eta argitaratu gabea izango da, beste lehiaketetan parte hartu gabea, eta ez da izango beste lan batzuen kopia, ez guztiz, ez zati batean.
  • Lehiaketa honetara norbanakoak zein taldeak aurkez daitezke. Taldean aurkeztuz gero, taldekide bat izendatuko da lanaren arduradun.
  • Nahi adina lan aurkez daitezke.
  • Egitarauaren diseinua egiteko, egitarauaren testua Potxoenea Kultur Etxean jaso behar da edoemailez eskatu kultura@usurbil.eus helbidean.
  • Lehiaketa irabazten duenak 500 euroko saria jasoko

lanak aurkezteko azken eguna maiatzak 22

Lanak maiatzaren 22a (astelehena) baino lehenago erregistratu behar dira Usurbilgo Udaleko erregistroan edo posta bidez bidali beharko dira: Usurbilgo Udala, Kultura Saila, Jose Martin Sagardia Plaza z.g. 20170 Usurbil. Proposamenak postaz bidaltzen direnean, posta-bulegoan bidaltzen deneko data justifikatu beharko da, eta egun berean e-maila bat bidaliko da udalari kultura@usurbil.eus helbidera.

Argibide gehiagorako: 943 371 999 / kultura@usurbil.eus

Lehiaketari buruzko oinarriak: Lehiaketa oinarriak 2017

One response to “Maiatzaren 22ra arte Santixabeletako egitarau lehiaketako proposamenak aurkezteko epea

  1. Pingback-a: Maiatzaren 25ean Santixabeletako Jai Batzordearen bilera irekia egingo da Potxoenean | Usurbildarrak aurrera

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s