Maiatzaren 6an manifestazioa Gazteizen, ‘Larriki gaixorik dauden euskal presoak etxera!’ lemapean

Sare Herritarrak apirilaren 8rako deitua zuen manifestazio orokorra maiatzaren 6ra (larunbata) atzeratu zuen apirilaren 8an bertan Baionan ETAren armagabetze amaiera ekitaldia burutu zelako. Manifestazioa Gazteizen izango da Larriki gaixorik dauden euskal presoak etxera lelopean. Iparralde gizarte-etxetik abiatuko da arratsaldeko 17:30ean: “Gure nahia, ahalik eta jendetsuena izatea da. Preso hauekin egiten dihardutena, bidegabea, injustizia handikoa eta gizatasunik gabea baita”.

Jaiki Hadi elkartearen azken informeak larriki gaixorik dauden euskal presoen kopuruak eginiko igoera nabarmentzen du, 22 euskal preso dira jada zerrenda hau osatzen duten euskal presoak: “Aitzol Gogorza, Ibon Iparragirre, Manu Azkarate eta Oier Gomezen egoerak direla eta, alarma guztiak piztu direla esan izan dugu; eta hori dela eta, hainbat eta hainbat herrietan, aldarrikapen ekimen ezberdinak antolatu izan ditugu. Gizatasunik gabeko, “IIPP” espetxe erakundearen barne zirkular baten berri ere jakin izan dugu”.

Sare Herritarra

“2016 amaieran eritasun larriekin espetxean zeuden euskal presoen kopurua 11 lagunetan zerrendatzen bagenuen, egun 22 lagunekoa izatera igaro izana kezkagarria delakoan gaude. Finean, hilabete gutxian kopurua bikoiztu izanak zer pentsatua eman behar liguke guztioi. Zer pentsatua, eta kezka handiz gainera. Azken asteetan, Aitzol Gogorza eta Manu Azkarate ospitalizatuak izateak; Ibon Iparragirre birritan erasotua izateak, edota aita bere alboan hiltzen ikusi ondoren, inolako artatze medikurik egin gabe berriro Madrilera urrundua izateak;

Baina bereziki, gaur Gasteiztik, bere jaioterritik, Oier Gomez-en egoera larria nabarmendu nahi dugu. Oierren bizia arriskuan da. Metastasidun tumore txarra du, eta bere egoerak mediku zaintza handia eskatzen duela azpimarratu dute; besteak beste, radioterapia, kimioterapia eta kinesiterapia iraunkorrak behar dituela diote: “Presondegian egotearekin batera ezina da” dio ospitaleko medikuen txostenak.

Egoera hauek gutxi balira, “IIPP”-ren barne zirkularrak gure kezka oraindik gehiago areagotzera garamatza. Bertan larriki gaixorik diren euskal presoak, soilik heriotzaren atarian aurkitzen direnean askatuko dituztela adierazten da. Gogor salatzen dugu, beste behin, beraien legedien eta nazioarteko itunen gainetik, salbuespeneko legedia eta mendekua oinarri izaten jarraitzea oraindik orain. Gizatasunik eza hizpide izaten jarraitzen du espetxe politika honek”.

Informazio gehiago

One response to “Maiatzaren 6an manifestazioa Gazteizen, ‘Larriki gaixorik dauden euskal presoak etxera!’ lemapean

  1. Pingback-a: Sarek Gazteizen antolatu duen manifestaziora joateko autobusa antolatu da Usurbildik | Usurbildarrak aurrera

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s