Gaur 19:00etan, Sutegi udal liburutegian, Miren Gorrotxategiren “33 ezkil” eleberria aztertuko da

Miren Gorrotxategi

Usurbilgo Udalak antolatuta, euskarazko irakurketa-topaketaren barruan, gaur arratsaldean (apirilak 26), Miren Gorrotxategiren (Azpeitia, 1981) “33 ezkil” eleberria aztertuko da Sutegi udal liburutegian arratsaldeko 19:00etan. Saioa Pako Aristi idazleak bideratuko du. Dagoeneko liburuaren ale ezberdinak  Sutegi Udal Liburutegian eskuragarri daude.

Sinopsia

“Garizmendi baserriko Ferminek, aitzurrean ari dela, burezur bat topatu du lurperatuta; lasterka deituko dio kalean bizi den Nestor semeari, baita honek Berta andregai ohi arkeologoari ere; hilotz hori ateratzera doazenean baina, desagertua da eskeletoa. Hortik aurrera, berriz, hildako gehiago, eta misterioa gero eta ilunago. Hildako zahar eta berriak, anaien arteko gorrotoak, belaunaldien arteko arrakalak, bikote barruko konpondu ezinak, droga, jokoa… Osagai horiek eta topatuko dituzu Augustin Zubikarai saria irabazitako eleberri beltz honetan, baita idazle berri bat ere, elkarrizketa nahiz flashback-etan bikain moldatzen dena, zer eta noiz kontatu ongi dosifikatuz, prosa arin bezain dotore batez”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s