M7an burutuko den Usurbilgo herri galdeketaren bozka paperak eta gutunazalak prest daude

Usurbilgo Herritzartu Elkarteak egun hauetan etxez etxe,  buzoietan, maiatzaren 7an burutuko den herri galdeketaren bozka paperak eta gutunazalak banatzen ari da. Horrekin batera, galdeketaren inguruko informazio praktikoa biltzen duen eskuorria ere banatzen ari dira Herritzartuko lagunak. Galdeketan parte hartzeko aukera duten 16 urtetik gorako usurbildarrek (Usurbilen erroldatuak) eskura izango dituzte bozka paperak,  “Nahi al duzu Euskal Herria estatu independentea izatea?” galderari erantzuteko. Eta hiru erantzun daude aukeratzeko: Bai, Ez edo Zuria.

aurrez bozkatzeko aukera

Maiatzaren 7an (igandea) bozkalekuetara gerturatu ezin duenak berriz, edo besterik gabe, proposatu diren galderen gaineko iritzia lehenago eman nahi duenak aurrez bozkatzeko aukera izango du. Usurbildarrek Herritzartu Elkarteak Etxebeste kalean duen egoitzan bozka emateko aukera izango dute apirilaren 27tik (osteguna) aurrera. Zubiartean Elkarteak Zubietan ere aldez aurretik bozkatzeko aukera egongo dela adierazi du, maiatzaren 3an (asteazkena) hain zuzen ere.

Herritzartu Elkartea: “Bozkalekura etortzeko arazoren bat izango bazenu, jar zaitez gurekin harremanetan maiatzaren 7a bitartean, 634 445 512 telefono zenbakian”. 

Bozkatzeko baldintzak

  • 16 urte beteak izan eta Usurbilen erroldatua egotea.
  • Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
    -> Espainiako Estatuak herritartzat jotzen dituen pertsonek, ondorengo identifikazio dokumenturen bat aurkeztu behar dute: Espainiako Nortasun Agiri Nazionala (NAN); EHNA+2017 errolda agiria; gidabaimena+2017ko errolda agiria; edo pasaportea.
    -> Espainiako Estatuak herritartzat jotzen ez dituen pertsonek, ondorengo identifikazio dokumenturen bat aurkeztu behar dute: bizileku txartela (Europar Batasuneko kide ez diren Estatuetako herritarren kasuan); jatorrizko Estatuak jaulkitako nortasun txartela edo pasaportea; nortasun txartela edo agiria; edo gidabaimena eta 2017ko errolda agiria.

Norbere identifikazio dokumentuarekin batera, derrigorrez aurkeztu beharko da 2017ko errolda agiria kasuotan: identifikazio dokumentua iraungita badago edo identifikazio dokumentuan ageri den helbidea ez bada Usurbilgo udalerrikoa.

BOZKA EMATEKO EGUTEGIA USURBILEN

  • Galdera: “Nahi al duzu Euskal Herria estatu independentea izatea?”.
  • Herri kontsultarako aurrez bozkatzeko aukera Herritzartuk Etxebeste kalean duen egoitzan. Ordutegiak:
    – Apirilak 27, osteguna. 18:00-20:00.
    – Apirilak 28, ostirala. 19:00-21:00.
    – Maiatzak 2, asteartea. 18:00-20:00.
    – Maiatzak 3, asteazkena. 11:00-13:00/18:00-20:00.
    – Maiatzak 4, osteguna. 18:00-20:00.
    – Maiatzak 5, ostirala 19:00-21:00.
    – Maiatzak 6, larunbata. 11:00-14:00.

Maiatzak 7, igandea – USURBIL

  • 09:00-20:00 Galdeketa Usurbilen.
  • Bozka lekuak:
    – Kaxkoan: Kontseju zaharra kalea etxe atarian.
    – Kalezarren: Haur Eskola eta Ugarte baserri ondoko markesina parean.
    – Santuenean: Ibai Ondo elkarte ondoko plazan.
    – Aginagan: apaiz-etxean.

BOZKA EMATEKO EGUTEGIA ZUBIETAN

  • Galdera: “Euskal Herri independente bateko herritarra izan nahi al duzu?”
  • Maiatzak 3, asteazkena: Herri kontsultarako aurrez bozkatzeko aukera Zubiartean Elkarteak antolatuta.    18:00-20:00 Zubietako elizako arkupeetan.

Maiatzak 7, igandea – ZUBIETA

  • 09:00-20:00 Galdeketa Zubietan.
  • Bozkatzeko aukera Zubietako elizako arkupeetan.

Informazio gehiago

One response to “M7an burutuko den Usurbilgo herri galdeketaren bozka paperak eta gutunazalak prest daude

  1. Pingback-a: Gaur Zubiartean elkarteak M7ko galdeketari buruzko hitzordu berezia antolatu du Kaxkapen | Usurbildarrak aurrera

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s